Raymond Kopa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Raymond Kopa
Raymond Kopa 1963.jpg
Bizitza
Jaiotza Nœux-les-Mines1931ko urriaren 13a
Herrialdea  Frantzia
 Polonia
Heriotza Angers2017ko martxoaren 3a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Angers sporting club de l'Ouest 1949-1951 60 15
Flag of None.svg Stade de Reims 1951-1956 158 48
Flag of None.svg France national under-21 football team 1952-1952 1 2
Flag of None.svg Frantziako futbol selekzio nazionala 1952-1962 45 18
Flag of None.svg Real Madril 1956-1959 79 24
Flag of None.svg Stade de Reims 1959-1967 244 36
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 68±0 kilogramo
Altuera 169 zentimetro
Jasotako sariak

Raymond Kopa, jaiotzez Raymond Kopaszewski (ʁɛmɔ̃ kɔpa ahoskatua; Nœux-les-Mines, Pas-de-Calais, Frantzia, 1931ko urriaren 13a - Angers, 2017ko martxoaren 3a) frantses futbol-jokalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniar etorkinen familia batean hazi zen. Futbol-jokalari gisa, SCO Angers taldean jokatu zuen hasieran, eta Stade Reimsen gero. Azken talde horrekin Frantziako Txapelketa irabazi zuen 1953an eta 1955ean. 1956an, Europako lehenengo Txapelketan, Stade Reims taldea txapeldunorde geratu zen, Di Stefano eta Gentoren Real Madrilen aurka galdu ondoren. Denboraldi hura bukatu zenean, Real Madridek fitxatu zuen, eta talde horrekin Espainiako Liga bi aldiz (1957, 1958) eta Europako Kopa hirutan irabazi zuen (1957, 1958, 1959). 1959an itzuli zen Frantziara, Stade Reimsen jokatzera ostera, eta beste bi aldiz irabazi zuen Frantziako Txapelketa (1960, 1962). 1958an, Europako jokalari onenari ematen zaion Urrezko Baloia jaso zuen. Frantziako selekzioarekin 45 aldiz jokatu zuen eta 18 gol sartu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]