Just Fontaine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Just Fontaine, 2007

Just "Justo" Fontaine (Casablanca, Maroko, 1933ko abuztuaren 18a) frantses futbol-jokalari ohia da. Munduko Futbol Txapelketa bateko azken fasean gol gehien sartu dituen erdiko aurrelaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nizako OGC taldean hasi zen jokatzen, eta talde harekin Frantziako Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen 1954an eta 1956an, hurrenez hurren. Hurrengo urtean, Stade Reims taldera aldatu zuten, eta 1958ko Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen han. Hurrengo urtean, Europako Kopako finala galdu zuen, Alfredo Di Stefano eta Francisco Gentoren Real Madrilen kontra. 1960an, berriz irabazi zuen Frantziako txapelketa. Bi urtetan, txapelketako golegile nagusia izan zen: 1958an, 34 gol eta 1960an, 28 sartu zituen.

Frantziako selekzioarekin 31 gol sartu zituen 20 partidatan. 1958ko munduko txapelketan, Suedian, Frantzia hirugarren geratu zen: Fontainek 13 gol sartu zituen guztira, orain arte mundu-txapelketa bateko azken fasean jokalari batek sartu duen gol-kopururik handiena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]