Stella Adler
Stella Adler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manhattan, 1901eko otsailaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 1992ko abenduaren 21a (91 urte) |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Jacob Pavlovich Adler |
Ama | Sara Adler |
Ezkontidea(k) | Mitchell A. Wilson (en) 1973) Harold Clurman (1943 - 1960) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Yiddisha ingelesa |
Irakaslea(k) | Ryszard Bolesławski Maria Ouspenskaya |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea eta interpretazio irakaslea |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | |
|
Stella Adler (New York, 1901eko otsailaren 10a - Los Angeles, Kalifornia, 1992ko abenduaren 21a) estatubatuar antzezle eta irakaslea izan zen. Antzezle handia izateaz gainera, Stella Adlerrek Interpretazio Kontserbatorioa sortu zuen, eta han Konstantin Stanislavskik asmatutako Method interpretazio-teknikaren arabera trebatu ziren Marlon Brando, Warren Beatty, Robert De Niro eta beste aktore handi batzuk.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yiddish hizkuntzako antzezle-familia batean sortu zen, eta lau urterekin hasi zen bera ere antzezten, baina Group Theatre talde esperimentalarekin egin zen ezagun. Irakasteaz landa, Adlerrek hainbat antzerki-lan zuzendu zuen New Yorken; antzezle moduan aritu zen Lover on Toast (1938), Shadow of the Thin Man (1941) eta My Girl Tisa (1948) filmetan, eta lehen antzezle gisa, berriz, He Who Gets Slapped (1946) eta Oh Dad, Poor Dad, Mama´s Hung You in the Closet and I´m Feelin´ So Sad (1961) antzerki-lanetan. 1988an, Stella Adler on Acting («Stella Adlerrek antzezteari buruz») liburua argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stella Adler |