Steven Seagal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steven Seagal
Steven Seagal November 2016.jpg
Bizitza
Izen osoaSteven Frederic Seagal
JaiotzaLansing1952ko apirilaren 10a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Serbia  (2015eko abendua -
 Errusia  (2016ko azaroaren 3a -
Familia
AitaSamuel Steven Seagal
AmaPatricia A. Seagal
Ezkontidea(k)Miyako Fujitani (en) Itzuli
Adrienne La Russa  (1984ko maiatzaren 31 -  1987ko irailaren 1a)
Kelly Le Brock  (1987ko irailaren 5a -  1996)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBuena Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, aktorea, zinema zuzendaria, abeslaria, judoka, gidoilaria, gitarra-jotzailea, enpresaburua, aikidoka (en) Itzuli, karateka, zinema ekoizlea, musikaria, sheriff (en) Itzuli, stunt performer (en) Itzuli, telebista-aktorea eta ekintzaile ekologista
Lantokia(k)Los Angeles
Genero artistikoacountrya
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa
judaismoa
kristautasuna
Alderdi politikoaA Just Russia (en) Itzuli

stevenseagal.com
IMDB: nm0000219 Allocine: 11542 Allmovie: p110609 TCM: 173300 TV.com: people/steven-seagal
Facebook: sseagalofficial Twitter: sseagalofficial MySpace: stevenseagalmojopriest Youtube: UCrNy-K5sLxrDISa58W9hPrg Flickr: 40357490@N05 Last fm: Steven+Seagal Musicbrainz: ab57a164-f30f-4aa5-8687-22abdbaeee44 Songkick: 265581 Edit the value on Wikidata

Steven Seagal (Lansing, Michigan, Estatu Batuak, 1952ko apirilaren 10) aktore eta borroka-artista estatubatuarra da. Horrekin batera, musikaria ere bada.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita judutarra zuen eta ama, berriz, txeroki eta irlandar jatorrikoa. Gaztetan, Fullertonera (Kalifornia) joan ziren bizitzera eta bertan ikasi zituen arte martzialak, Fumio Demura karate maisuaren gidaritzapean. Hemeretzi urterekin, Japoniara joan zen arte martzialak ikastera. Bertan, ingeles klaseak eman zituen aikido, zen, budismo eta kendo klaseak ordaindu ahal izateko.

Japonian, Hiroshi Isoyama eta Seiseki Abe aikido-maisuen ikasle izan zen eta 7. daneko gerriko beltza lortu zuen Aikikai-n, baita Miyako Fujitanirekin ezkondu ere. Fujitani familiarekin, dojo bat ireki zuen halaber eta Japonian aikidoa irakasteko baimena lortu zuen lehen atzerritarra izan zen. 1983. urtean, Estatu Batuetara itzuli zen.

1984ean bigarren aldiz ezkondu zen, Adrienne La Russa aktorearekin, oraindik ere lehen emaztearekin ezkonduta egon arren. Hirugarren emaztea Kelly LeBrock izan zen, bizkarzain lana egin zionean ezagutu zuena.

Haren aktore ibilbidea Michael Ovitz ezagutu zuenean hasi zen. Ovitz Hollywoodeko aktoreen ordezkari famatuenetakoa zen. Hortik aurrera, Steven Seagalen izen-deiturak oso ezagunak egin ziren Estatu Batuetan, batik bat arte martzialetako filmetako aktore gisa.

Bere film askotan, produktore eta gidoilari lanak ere egin izan ditu. Zine kritikari batzuen iritziz, haren karrera estankatuta geratu da, interpretaziorako abilidade txikia duelako eta bere pertsonaiak arte martzialetarako soilik erabiltzen dituelako, sentimendurik jarri gabe.

Musikari modura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore-lanaz gain, Steven Seagalek gitarra jotzen du. Steven Seagal and the Thunderbox taldean jo izan du eta bi disko kaleratu ditu, lehena (Songs from The Crystal Cave) 2005. urtean eta bigarrena (Mojo Priest), 2006an.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steven Seagal Aldatu lotura Wikidatan