Edukira joan

Strega Saria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Strega likorearen iragarkia, 1902.

Strega Saria (Sorgin Saria euskaraz) Italian ematen den sari literario nagusia da. Lehen aldiz, 1947an eman zen eta urteko literatura liburu onena saritzen du. 1986tik antolakuntza Fondazione Belloncik eramaten du.[1] 1947. urtean, Maria Belloncik eta Guido Albertik, Strega likorearen jabea, Erroman sortu zuten saria.

Saria 5.000 euro dira baina dirua baino gehiago sariak ematen duen prestigioa hartu behar da kontutan. Urtea apirilaren 1.tik hurrengo urteko martxoaren 31 arte doa. Epaimahaia kultura munduko larehun pertsonek osatzen dute.

Idazle ospetsu askok jaso dute saria,[2] besteak beste, Cesare Pavese (1950), Alberto Moravia (1952), Giorgio Bassani (1956), Dino Buzzati (1958), Giuseppe Tomasi di Lampedusa (1959), Natalia Ginzburg (1963), Tommaso Landolfi (1975), Primo Levi (1979), Umberto Eco (1981), Gesualdo Bufalino (1988) eta Claudio Magris (1997).

Estrega Sariaren irabazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .
  2. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]