Helena Janeczek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helena Janeczek
Bizitza
JaiotzaMunich, 1964 (56/57 urte)
Herrialdea Alemania
 Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta poeta
Jasotako sariak
helenajaneczek.com

Helena Janeczek (Munich, 1964) alemaniar jatorriko italiar eleberrigilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munichen, Alemanian, jaio zen 1964an, Holokaustotik bizirik atera zen judu-familia poloniar batean. Italiara aldatu zen 19 urte zituela eta bertan bizi da harrezkero. Argitaratze-irakurlea da Mondadori argitaletxean Atzerriko Literatura sailean. Bere lehen liburua, Lezioni di tenebra, 1997an argitaratu zen. Hein batean autobiografikoa da, Janeczekek amarekin eginiko bidaia baten ondoren idatzia, Auschwitzera hain zuzen ere, non ama atxilo egon zen Bigarren Mundu Gerran. Liburua Mondadorik argitaratu zuen 1997an eta Guandak 2011n. Liburuak Bagutta Opera Prima[1] eta Giuseppe Berto[2] sariak lortu zituen.

Guanda argitaletxean Le rondini di Montecassino argitaratu zuen (Premio Nazionale Letterario Pisa 2010,[3] Premio Sandro Onofri 2010,[4] Premio Napoli 2011,[5] eta Premio Selezione Bergamo[6]). Bigarren Mundu Gerran dago girotuta eta soldadu batzuen berri ematen du bataila odoltsuenetariko batean. Zenbait hizkuntzatara dago itzulita.[7]La ragazza con la Leica, 2017an argitaratua, Gerda Taroren biografia da, berau gerra-frente batean hil zen lehen emakume argazkilari-kazetaria. Lan horrek hiru sari ekarri dizkio idazleari: Premio Bagutta 2018[8]; Premio Selezione Campiello;[9] eta Premio Strega 2018,[10] ospetsuena italiar literaturan. Janeczek lehen emakumea izan da 15 urtean sari hori lortzen, azkena Melania Mazzucco izan zelarik 2003an.[11]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ins Freie: Gedichte, Frankfurt am Main, Suhrkamp, 1989
  • Lezioni di tenebra, Milan, Mondadori, 1997 - Edizio berria. Parma, Guanda, 2011
  • Cibo, Milan, Mondadori, 2002
  • Le rondini di Montecassino, Parma, Guanda, 2010
  • Bloody Cow, Milan, Il Saggiatore, 2012
  • La ragazza con la Leica, Parma, Guanda, 2017

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) ^ Il Premio Bagutta e le scrittrici, su impagine.it. URL consultato il 16 luglio 2020.. .
  2. (Italieraz) ^ Presentazione premio Berto, su giuseppeberto.itaccesso = 1º maggio 2019. URL consultato il 2 maggio 2019 (archiviato dall'url originale il 4 febbraio 2019).. .
  3. (Italieraz) Albo d'oro, su premionazionaleletterariopisa.onweb.it. URL consultato il 7 novembre 2019 (archiviato il 23 aprile 2019).. .
  4. (Italieraz) ^ Premio Sandro Onofri, su eventiculturalimagazine.com. URL consultato il 21 dicembre 2019 (archiviato il 21 dicembre 2019).. .
  5. (Italieraz) ^ edizioni 2007-2011, su premionapoli.it. URL consultato il 22 agosto 2019 (archiviato dall'url originale il 17 maggio 2019).. .
  6. (Italieraz) ^ RACCOLTA PREMIO NAZIONALE DI NARRATIVA BERGAMO, su legacy.bibliotecamai.org. URL consultato il 7 maggio 2019 (archiviato il 7 maggio 2019).. .
  7. ^ trad. polacca: Jaskółki z Monte Cassino, Wydawnictwo Replika, 2010; trad. spagnola: Las golondrinas de Montecassino, Tusquets, 2012; trad. francese: Les hirondelles de Montecassino, Actes Sud, 2012; trad. inglese: The swallows of Monte Cassino, New Academia Publishing, 2013. Anche Lezioni di tenebre è stato tradotto in tedesco: Lektionen des Verborgenen, Kiepenheuer und Witsch, 1999; e in francese: Traverser les ténèbres, Actes Sud, 2014.. .
  8. (Italieraz) ^ Pierluigi Panza, Il Premio Bagutta 2018 alla Gerda Taro di Helena Janeczek, Corriere della Sera, 25 gennaio 2018. URL consultato il 6 luglio 2018 (archiviato il 6 marzo 2018).. .
  9. (Italieraz) ^ Premio Campiello, opere premiate nelle precedenti edizioni, su premiocampiello.org. URL consultato il 24 febbraio 2019 (archiviato dall'url originale il 27 marzo 2019).. .
  10. (Italieraz) ^ Helena Janeczek ha vinto il premio Strega 2018, il Post, 6 luglio 2018. URL consultato il 6 luglio 2018 (archiviato dall'url originale il 6 luglio 2018).. .
  11. (Ingelesez) Pacifico, Francesco (6 July 2018). "First Woman Wins the Strega Prize in Fifteen Years". The Paris Review. Retrieved 25 February 2019.. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FK Clementi, "Helena Janeczek's Lessons of Darkness : Uncharted Paths to Shoah Memory to Food and Language", in Contemporary Woman Writing, 6, 1, 2012ko martxoa, pp. 1-19.
  • S. Lucamante, Shoah Memories Forging. Emakume idazle italiarrak, juduen identitatea eta holokaustoa (Palgrave, 2014).
  • G. Alù, "Artful Lives: Photography's other Truths in Helena Janeczek's The Girl with the Leica", in Image [&] Narrative, 20. liburukia, 3. zenbakia (2019), pp. 11-25.

Beste proiektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]