Claudio Magris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claudio Magris
Friedenspreis-ffm-2009-magris-012-a.jpg
Italiako senataria

1994ko apirilaren 15a - 1996ko maiatzaren 8a
Hautetsia: 12th Legislature of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTrieste1939ko apirilaren 10a (83 urte)
Herrialdea Italia
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
alemana
Irakaslea(k)Leonello Vincenti (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, politikaria, gidoilaria eta germanist (en) Itzuli
Lantokia(k)Erroma
Enplegatzailea(k)University of Trieste (en) Itzuli
Collège de France
Lan nabarmenakQ3015744 Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaLinzeen Akademia
Academy of Sciences and Literature Mainz (en) Itzuli
Göttingengo Zientzien Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Berlingo Arteen Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Austriako Zientzien Akademia
Genero artistikoasaiakera
eleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente
IMDB: nm3602024 Edit the value on Wikidata

Claudio Magris (Trieste, 1939ko apirilaren 10a) idazle, itzultzaile eta irakasle italiarra da, eta irakasten du Triesteko Unibertsitatean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren amaren parteko aitona, Francesco de Grisogono, matematikari eta filosofo ezaguna izan zen. Magris aseguru-enplegatu baten eta lehen hezkuntzako maistra baten semea da. 1962an graduatu zen germanista moduan Turingo Unibertsitatean. Friburgoko Unibertsitatean aldi bat eginda, Hizkuntza eta Literatura Alemaneko irakaslea izan zen Turingo Unibertsitatean (1979 - 1978). Gaur egun, berriz, irakaslea da Triesteko Unibertsitatean, Filosofia eta Letretako fakultatean, nahiz eta gonbidatua zian urtean behin ikastaro bat ematera Parisen.

Ezkonduta egon zen Marisa Madieri idazlearekin (Fiume, 1938 - Trieste, 1996), zeina minbiziak jota hil baitzen.

Hogeita bi urte zituela argitaratu zuen bere lehen liburua, bere doktore-tesiaren egokitzapena, eta hark famatu bihurtu zuen: Il mito asburgico nella letteratura austriaca moderna ("Mito habsgurgiarra austriar literatura modernoan”). Egunkarietan idatzitako artikuluak jasota daude liburu hauetan: Dietro le parole (“Hitzen atzean”, 1978) eta Itaca e oltre (“Itaka eta harago”, 1982). Saioak idatzi ditu idazle hauen inguruan: E. T. A. Hoffmann, Henrik Ibsen, Italo Svevo, Robert Musil, Hermann Hesse eta Jorge Luis Borges.

1994 eta 1996 artean senatari izan zen Italiako senatuan.

Saiogile eta zutabegilea da Corriere della Sera egunkarian, eta Europako beste aldizkari eta egunkarietan.

Aitormenak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1980: Austriako Ohorezko Gurutzea, Zientzia eta Artea, 1. mailakoa
  • 1987: Bagutta saria Danubio lanagatik
  • 1990: Frantziako saria Atzerriko liburu onenari (saiakera), Danubio liburuagatik
  • 1992: Humboldt Ikerketa saria, Alexander von Humboldt Fundazioak emana
  • 1994: Viena Hiriaren Ohorezko Urrezko Domina
  • 1995: Klagenfurt Unibertsitatearen Ohorezko doktoretza
  • 1997: Strega saria Microcosmi lanagatik
  • 2000: Würth saria Europako Literatura lanagatik
  • 2001: Italiar Errepublikako Merituaren Ordenako Zaldunen Gurutze Handia
  • 2001: Erasmus saria
  • 2001: Leipzigeko Liburuaren saria Europa Ulertzeagatik (Sari Handia)
  • 2001: Berlingo Arte Akademiako kide
  • 2004: Asturiasko Printzea Saria Literaturan
  • 2006: Austriako Estatuaren saria Europako Literaturagatik[1]
  • 2007: Kythera saria
  • 2008: Walter Hallstein saria
  • 2009: Alemaniako Liburu-merkataritzaren Bakearen saria
  • 2009: Charles Veillon sari europarra saiakeragatik
  • 2009: Jean Monnet saria Europako Literaturagatik
  • 2009: Vilenica saria - Esloveniaren nazioarteko literatura saria Europa Erdialdeko egileentzat
  • 2009: Espainiako Arte eta Letren Ordenako Zalduna
  • 2011: Lovainako Unibertsitate Katolikoaren Ohorezko Doktoretza (Belgika)
  • 2012: Austriako Dekorazioa Zientzia eta Arteetan
  • 2012: Alemaniako Errepublika Federaleko Merituaren Ordenako Gurutzea
  • 2014: FIL Literatur saria Hizkuntza Erromantzeetan
  • 2016: Franz Kafka saria

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehiago irakurri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nicoletta Pireddu, The Works of Claudio Magris: Temporary Homes, Mobile Identities, European Borders. (London and New York: Palgrave McMillan, 2015). ISBN 978-1-137-49262-3
  • Nicoletta Pireddu, "On the Threshold, Always Homeward Bound: Claudio Magris's European Journey." The Journal of European Studies 42 (4), 2012: 333–341.