Sebastiano Vassalli
Sebastiano Vassalli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1941eko urriaren 24a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1941eko urriaren 24a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2015eko uztailaren 27a) |
Bizilekua | Genova Novara Bolzano Novara |
Heriotza | Casale Monferrato, 2015eko uztailaren 26a (73 urte) (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, katedraduna, zientzia-fikzio idazlea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sebastiano Vassalli (Genoa, 1941eko urriaren 24a - Casale Monferrato, 2015eko uztailaren 26a) italiar idazlea izan zen. 63ko taldeko idazle gazteenetako bat.
Bere lehenbiziko obrak, neoabangoardiazkoak, esperimentu linguistiko eta estruktural deigarriez beterik daude: Narziso (1968), Hiltzeko garaia (1970), Lozioaren helduera (1976). Gero trantsizio aldi bat sumatzen da Haizean bizi (1980) eta Itsas urdina (1982) eleberrietan, hizkuntza eta erretorika konkomitantziei propio asmatutako gertakizuna gehituta. Vassalliren eleberrigile karreran aldaketa nabarmena gertatu zen Kometaren gaua (1984) obraz gero. Dino Campama poetaren bizitzan oinarrituriko eleberri horretan, gertaera historikoaren ikerkuntza bizipenen, pertsonaien eta giroaren narrazioaren eragile nagusi bihurtzen da. Odola eta lurra (1985) Adige Garaiko bortxakeriari buruzko ikerkuntza-eleberria eta Logela elektrikoa (1986) XX. mendearen hasierako abangoardiazko Florentziako literatura giroko historia sarkastikoa eta mingotsa eleberrien ondoren, esperimentalismo linguistikoa alde batera utzita, eleberri historikoaren bidea hartu zuen, Manzoniren hizkuntza-eredua hartuta: Munduko urrea (1987), Ametsa (1990, XVII. mendean sorginkeriaz akusatu eta suan erretzera kondenatutako gazte baten historia), Marco eta Mattio (1992), Beltxarga (1993), 3012. urtea (1995), eta Harrizko bihotza (1997).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.