Stuttgarteko Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stuttgarteko Unibertsitatea
Universität Stuttgart Logo.svg
Datuak
Mota Unibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea
Herrialdea Alemania
Jarduera
Kidetza TU9 (en) Itzuli, Top International Managers in Engineering (en) Itzuli, Verein zur Förderung eines Deutschen Forschungsnetzes (en) Itzuli, German Rectors' Conference (en) Itzuli, Deutscher Dialogmarketing Verband (en) Itzuli, German University Sports Federation (en) Itzuli, Confederation of Open Access Repositories (en) Itzuli, European University Association (en) Itzuli, Informationsdienst Wissenschaft e.V. (en) Itzuli eta Franco-German University (en) Itzuli
Eskumendekoak
Ikasle-kopurua 26.457 (2013)
Agintea
Egoitza Stuttgart
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1829
Ordezkatzen du Technical University of Stuttgart (en) Itzuli
Facebook: Universitaet.Stuttgart Twitter: Uni_Stuttgart Instagram: unistuttgart Edit the value on Wikidata

Stuttgarteko Unibertsitatea (alemanez: Universität Stuttgart) Stuttgarten dago, Alemanian. 1829an sortu zuten eta hamar fakultatetan antolatuta dago.

TU9 partzuergoko kide da, Alemaniako zientzia eta ingeniaritzako bederatzi unibertsitate nagusiak biltzen dituena. Ingeniaritza zibilean, mekanikan eta elektrikoan ikasketak oso baloratuak ditu, baita natura zientzietan ere, bereziki fisika eta kimika.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1770tik 1794ra bitartean, Karlsschulea izan zen Stuttgarteko lehen unibertsitatea. 1818. urteaz geroztik, Hohenheim auzoan dagoen Stuttgarteko unibertsitate zaharrari Hohenheimgo Unibertsitatea deitzen zaio. Ez da Stuttgarteko Unibertsitatearekin lotuta, elkarlan batzuetan izan ezik.

Stuttgarteko Unibertsitatea 1829an sortu zuten eta 2004an bere 175. urteurrena ospatu zuen. Teknika zientzien eta elkartutako ikasketen gero eta garrantzi handiagoa dela eta, 1876. urteaz geroztik ikastetxe teknikoa izan zen. 1900.urtean diziplina teknikoak emateko eskubidea eman zioten. Stuttgarteko Eskola Teknikoak ematen zituen ikasketen garapenak izena eta egoera aldatzera eraman zuen 1967an, gaurko "Universität Stuttgart" bihurtuz.

1950eko hamarkadaren bukaeratik aurrera, unibertsitatearen zati bat Stuttgart-Vaihingen auzora eraman dute. Ikasketa tekniko gehienak (informatika, ingeniaritza, etab.) Vaihingenen daude, eta gizarte zientziak, arkitektura eta antzeko irakaspenak erdiguneko campusean irakasten dituzte.

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea hamar fakultateetan banatuta dago:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]