Suzanne Noël

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzanne Noël

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSuzanne Blanche Marguerite Gros
JaiotzaLaon1878ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 7. barrutia1954ko azaroaren 11 (76 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua eta plastic surgeon (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSoroptimist International (en) Itzuli

Suzanne Blanche Gros Noël (Laon, Frantzia, 1878ko urtarrilaren 8aParis, 1954ko azaroaren 11), Madame Noël izenez ere ezaguna, Frantziako lehenengo zirujau plastikoetako bat izan zen.[1] Bere aurpegi-luzatze teknika eraginkorragatik "ebakuntza txikia" ezaguna da, eta 1916tik 1950era arteko ibilbidea izan zuen.[2] Noël feminista aktiboa ere izan zen, kirurgia estetikoa egiteko funtsezkotzat jotzen zuen doktrina. 1930ean, Europako Soroptimist International Federazioko lehen presidentea izan zen, 1921ean Violet Richardson Wardek sortutako emakume-erakundea.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1878ko urtarrilaren 8an jaio zen Laonen, Frantzian, eta familia aberats bateko alaba bakarra izan zen. Hemeretzi urte zituela Henri Pertatekin ezkondu zen, bera baino bederatzi urte zaharragoa zen medikuarekin.[4] 1905ean, medikuntza klaseak jasotzen hasi zen senarrarekin lan egiteko. Ikasle ona izan zen, eta 1912an, alaba jaio ondoren, "Parisko Internat des Hospitaux" delakoa gainditu zuen. Hirurogeita zazpi ikasletik laugarrena izan zen azterketa hau gainditzen. 1919an, bere lehen senarra hil egin zen eta, André Nöel, dermatologiako ikaskide batekin ezkondu zen. Hala ere, bere ezkontzak gutxi iraun zuen, bere alaba hil ondoren, Suzanneren aurrean Andrék bere burua Sena ibaira bota baitzuen .[5]

Ibildibea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sara Bernhardt aktore frantziarra, hirurogei urte baino gehiago zituena, 1912an bidaia batetik "nahiko gaztetua" itzuli zela ikusi zuenean, kirurgia estetikoari buruzko interesa piztu zitzaion. Bere larruazalari atximur egiten hasi zen, ea gauza bera egin zezakeen ikusteko. Ondoren, untxi anestesiatuekin esperimentatu zuen. 1916an Noël praktikak egiten hasi zenean, Lehen Mundu Gerran zauritutako soldaduei aurpegiko kirurgiak egiten utzi zioten. Orbain desitxuratzaileen ebakuntzak egiten eta aurpegi zimurtuak gaztetzen espezializatu zen.[6]

Ospitale gehienek ez zutenez kirurgia estetikoan bakarrik espezializatutako medikurik izan nahi, etxean klinika bat ezartzea erabaki zuen. Bere praktika kirurgia txikietara mugatzen zen, hala nola aurpegiko luzaketetara eta betazalen zuzenketetara. Bere "ebakuntza txikia" famatua ilearen lerroan zehar ebaki txiki ikusezinak egitea zen, azala josi aurretik tentsioa sortzeko adina eta azpiko ehunik kendu gabe. Ospetsu egin zen bere klinikara "Europako modaren eta aristokraziaren munduko pertsona ospetsuak" erakartzeagatik.[5]

Bigarren Mundu Gerraren hasieran, etxeko kontsulta utzi eta Bluets Klinikan hasi zen lanean, Parisen. Han kirurgia ausartagoak egiten hasi zen, hala nola bularrak birmoldatu, sabela eta besoak mehetu, gantza hanketatik kendu eta eskuetako zimurrak kendu, odol-hodietan soluzio esklerosante bat injektatuz. Noëlek bere pazienteen ongizateaz zuen kezka kirurgiaz haratago hedatzen zen, ilearen lerroaren atzean ebakiak egiten zituelako edo bendajea tindatzen zuelako bere ilearen kolorearekin bat etor zedin. Pazienteei orrazkera aldatzeko edo kapela berri bat erosteko ere iradokitzen zien, kirurgiaren berri ez zuten lagunei eta senideei azalpenik ez emateko. 1926an, kirurgia plastikoko eskuliburu bat idatzi zuen, eta asko zabaldu zen.[5]

Soroptimism[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an, Noël Soroptimism emakume profesionalen mugimenduaz interesatu zen.[7] 1924an, Europako lehen klubetako bat sortu zuen Parisen.[8] Geroago, egoitzak sortu zituen Europako beste hamar hiriburutan, eta 1930ean Soroptimist Internationaleko Europako Federazioko lehen presidente bihurtu zen. Mundu osoan zehar bidaiatu zuen bere bizitzaren amaiera arte Soroptimism-en alde eginez. Hil ondoren, funts bat ezarri zen bere izenean SIEren barruan, kirurgia plastiko eta berreraikitzailean interesa duten emakumezko medikuen prestakuntza-gastuak ordaintzeko helburu nagusiarekin.[9]

Sariak eta Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pariseko Suzanne Noël kaleko plaka.
  • Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioaren Ohorezko Legioa eman zioten, "Ezohiko trebetasunak dituen doktore" izateagatik. Hori urrats garrantzitsua izan zen kirurgialarientzat, emakumeak medikuntzaren arloan finkatzeko borrokan ari ziren garaian. Emakume batek botoa emateko duen eskubidean ere sinesten zuen, eta "aurpegi itsusi" edo "gorputz umiliagarri" bat aldatzeko eskubidearekin alderatu zuen. Emakume bakoitzak gazte-itxura izan behar zuela uste zuen, eta bere patua aukeratu behar zuela. Eskubide hori lortzeko ahaleginean, greba bat antolatu zuen zergak ordaintzeko, uste baitzuen jendeak ez zuela zergarik ordaindu behar bere kontroletik kanpo zeuden gauzengatik.[10]
  • 2018an, Frantziako Postetxeak zigilu bat argitaratu zuen bere irudiarekin.[11]
  • 2018ko azaroaren 11n, Suzanne Noël-en omenezko lehen estatua inauguratu zen Annecyn, hiriko ospitale ohia zegoen tokian (avenue du Tresum)[12]
  • Parisko kalezulo batek darama bere izena, 11. barrutiaren eta 20. barrutiaren artean, Ménilmontant boulevardean; kale batek bere izena darama Mulhouse, Périgueux, La Rochelle, Tarascon-sur-Ariège, Toulouse, Menton eta Albin.[13]
  • Mural fresko bat sortu zuen Béthunen 2019ko irailaren 21ean bere irudiarekin, Bertrand Parse graffitigileak, Béthuneko Soroptimist fundazioaren ekimenez.[14]
  • 2020an, komiki bat (2 liburukitan) eskaini zioten: À mains nues, Leïla Slimani eta Clément Oubreriek egina (Les Arènes) (ISBN 979-1037502643).[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Alam, Murad; Gladstone, Hayes B.; Tung, Rebecca C.. (2009-01-01). Cosmetic Dermatology. Elsevier Health Sciences ISBN 978-0-7020-3143-4. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. (Frantsesez) «Suzanne Noël, journal d'une pionnière de la chirurgie esthétique» Télérama 2015-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. «Soroptimist España – Nuestra historia» web.archive.org 2018-10-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. (Ingelesez) Regnault, Paule; Stephenson, Kathryx L.. (1971-08). «DR. SUZANNE NOEL. The First Woman To Do Esthetic Surgery:» Plastic and Reconstructive Surgery 48 (2): 133–139.  doi:10.1097/00006534-197108000-00005. ISSN 0032-1052. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  5. a b c (Ingelesez) Davis, Kathy. (1999-09-01). «Cosmetic surgery in a different voice: The case of madame noël» Women's Studies International Forum 22 (5): 473–488.  doi:10.1016/S0277-5395(99)00052-7. ISSN 0277-5395. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. (Frantsesez) «Chirurgie esthétique : opération rajeunir !» parismatch.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  7. (Ingelesez) Davis, Kathy. (2003). Dubious Equalities and Embodied Differences: Cultural Studies on Cosmetic Surgery. Rowman & Littlefield ISBN 978-0-7425-1421-8. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  8. (Ingelesez) Doughan, David; Gordon, Peter. (2007-01-24). Women, Clubs and Associations in Britain. Routledge ISBN 978-1-134-20437-3. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  9. (Ingelesez) «Soroptimist Founding History» Soroptimist International of San Diego (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  10. (Frantsesez) «Ussat. Les Soroptimist honorent la mémoire de Suzanne Noël» ladepeche.fr (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  11. (Frantsesez) «Aisne : un timbre à l'effigie de Suzanne Noël, féministe et pionnière de la chirurgie esthétique» France 3 Hauts-de-France (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  12. Txantiloi:FR-fr «HAUTE-SAVOIE. La statue de Suzanne Noël, pionnière de la chirurgie réparatrice des "gueules cassées", inaugurée à Annecy» www.ledauphine.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  13. (Frantsesez) «rue Suzanne Noël» M+, l'info de Mulhouse (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  14. (Frantsesez) «Inauguration du graff à Béthune en l’honneur de Suzanne Noël, une femme d’exception» La Voix du Nord 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).
  15. (Frantsesez) Renard, Camille. (2020-12-07). «Suzanne Noël, pionnière féministe de la chirurgie esthétique» Radio France (Noiz kontsultatua: 2022-05-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]