Talde-teoria
Aljebra abstraktuan, talde-teoriak[1] talde bezala ezagutzen den egitura aljebraikoa ikertzen du, hutsik ez dagoen multzo bat eta barne eragiketa bat dena. Bere helburuak, besteak beste, taldeak sailkatzea, euren propietateak eta aplikazioak matematikaren barruan zein kanpoan egitea dira.
Taldeek, beste egitura aljebraiko landuago batzuen zutabe bezala balio dute, eraztunak, gorputzak edo bektore espazioak kasu. Talde-teoriak aplikazio asko ditu fisikaren eta kimikaren alorrean, eta simetria ezaugarri duten egoeretan aplika daiteke. Gainera, astrofisikan aplikatzen dira: quarkak, asmakizunen soluzioa: Rubiken kuboa, kode bitarretan eta kriptografian.
Talde baten ordena bere kardinalitatea da; hura oinarri hartuta, ordena finituko edo ordena infinituko taldeetan sailka daitezke taldeak. Ordena finituko talde bakunen sailkapena XX. mendeko lorpen matematiko handienetako bat da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau matematikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |