Talo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Taloa
Taloa.jpg
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Osagaiak Arto irina, ura, gatza

Taloa —Zuberoan, pastetxa[1]ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla biribilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den jakia,

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talogileak.

Taloak Euskal Herrian tradizio luzea du. XVI-XVII mendeetan Gipuzkoatik eta Nafarroatik Hego Ameriketara joandako euskaldunek artoa ezagutu zuten eta handik hona ekarri zuten. Hori baino lehenago zekale edo gaztain irina erabili izan zen. Klimagatik historikoki garia ereiteko zailtasunak izan dituen parajeetan, artoarekin egindako taloa euskaldunen artean eguneroko janaria bihurtu zen.[2] [3]

1754. urtean Larramendik Gipuzkoari buruzko Corografía idazlanean aipatu zuen artoak talo forma hartuz haientzat zuen garrantzia:[4]

Hácense de su harina panes grandes y pequeños y tortas delgadas que, calientes, son de buen gusto, y también los panes más gruesos; y en acostumbrándose, muchas gentes quieren más pan de maíz que de trigo. Y los hombres de monte, como carboneros, leñadores y otros, no quieren pan de trigo, sino de maíz, que es alimento recio y fuerte, y aguantan con él su trabajo, lo que no pueden con el pan de trigo” [5]

Gerra Zibil garaian eta ondoko urteetan goseari aurre egiteko ezinbesteko jakia izan zen eta horren ondorioz 60. hamarkadatik aurrera, egoerak hobera egin zuenean alde batera utzi zuten. Geroztik etxeko dieta arruntetik kanpo gelditu eta gaur egun souvenir folkloriko bezala hartzen da.[2]

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taloa behi-gasna eta xingerrarekin.
  • 350 gr arto irin (horia)
  • 250 ml ur epel
  • Barruan sartzekoak

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taloa behi-gasna eta txistorrarekin.
Taloa txokolatearekin egina.

Jarri arto-irina ontzi zabal batean, arto-irina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz. Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.

Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertan txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra, barazkiak... Euskal Herriko bazter askotzan badute taloa egiteko eta barrua osatzeko tradizio propioa.[6][7][8][9][10][11][12][13]

Baztanen marrakuku deitzen zaio behi-gazta duen taloari.[14][15]

Dastaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun euskal jai egunak ospatzen diren lekuetan topatu daitezke talogileak.[16][17][18] Taloak estimazio handia du jendearen artean eta festa egunetan talogileek jartzen dituzten postuetan ilara luzeak sortzen dira.[3][19]

Bestalde, hainbat lekutan festa egun berezia izan gabe ere, taloak topatu daitezke salgai. Amaiurko errota zaharberrituan prozesu osoa ikusteaz gain, dastatu eta errotan bertan ekoizten den hirina erosi ahal da (arto hirin ekologikoa, glutenik gabekoa). [20] [21]Zubietako errotan zuzenean ikusi ahal da garia eskuz nola ehotzen den eta taloa (arto opila) egiteko aukera izaten da.[22]

Talo Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009ko maiatzean Oreretan antolatu zuten Euskal Herriko I. Talo Txapelketa, Landare Elkartearen eskutik.[23]
  • 2010eko maiatzean Oreretan antolatu zuten Euskal Herriko II. Talo Txapelketa, Landare Elkartearen eskutik.[24]
  • 2004. urtean hasi zen urtero Leitzan Taloaren Eguna ospatzen.[25][26]

Esaera zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Talo beroak gazta du jaki; hori edonork daki. [27]
  • Txalo-txalo, txalo-txin, etorri etxera, Joan Martin; zertara eta artara, taloa eta esnea jatera, txalo txalo, txalo txin.[27]
  • Baztandar tuku-tuku, kolkuan mill marrakuku.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «pastetx», Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  2. a b (Gaztelaniaz) Vega, Por Ana (2016-07-22) «El talo de maíz, el pan de los vascos» Comidas Magazine - Because we love comidas. . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  3. a b Talogileak lanez gainezka . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  4. (Gaztelaniaz) Larramendi, Manuel de (2011-01-24) Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal provincia de Guipuzcoa Editorial MAXTOR ISBN 9788497618434 . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  5. (Gaztelaniaz) AGUIRRE SORONDO, Antxon «El maíz (I / II)» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  6. «Nola egiten dira Mungiako talo famatuak?» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  7. (Gaztelaniaz) «El secreto de un buen talo, en Amaiur» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  8. Talo masa nola egin-Loramendi elkartea . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  9. Los secretos del talo perfecto . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  10. (Gaztelaniaz) Receta de Santo Tomas: Talos con Chorizo – Gure txoko . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  11. (Gaztelaniaz) Cocinamos talos con harina de maíz (Zubieta-Nafarroa) 2016-04-13 . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  12. (Gaztelaniaz) «Haciendo talos, en Anoeta, con Bakarne» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  13. «Errezeta: Taloa txistorrarekin, gaztarekin eta arrautza frijituekin | Bigarren platerak | Txoriene | EiTB» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  14. a b «OEH - Marrakuku» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  15. «QUESO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  16. (Gaztelaniaz) «Azoka Eguna, un domingo festivo con 50 expositores» El Diario Vasco 2019-09-25 . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  17. (Gaztelaniaz) «Abadiño celebrará el día 27 su Baserri Eguna. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  18. (Gaztelaniaz) «El broche final fue cosa del Baserritar Eguna» El Diario Vasco 2019-09-12 . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  19. (Gaztelaniaz) «El secreto de un buen talo» El Diario Vasco 2006-12-22 . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  20. «Talos Molino de Amaiur - Amaiurko errota | valledebaztan.com» Baztan - Valle de Baztan . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  21. «Taloak» Baztan Turismo . Noiz kontsultatua: 2019-09-29.
  22. Turismo Navarra, ZUBIETAKO ERROTA.
  23. «Euskal Herriko I. Talo Txapelketa» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  24. «Euskal Herriko 2. Talo txapelketa Oreretan» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  25. (Gaztelaniaz) «El talo volverá a ser la estrella de la plaza de Leitza el domingo. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  26. (Gaztelaniaz) «El mejor talo, de Joxepa Albizu, de Segura» El Diario Vasco 2010-09-06 . Noiz kontsultatua: 2019-09-28.
  27. a b El Pobaleko Burdinola, Taloarwn tailerra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]