Tehueltxe
Tehueltxeak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
10.590 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
![]() | |
Hizkuntza | |
Tehueltxeera, gaztelania | |
Erlijioa | |
Animismo (jatorrian) | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Tehueltxe[1] (lehen patagoi deituak) Patagoniako lautadetan Magallaes itsasartetik Rio Negrora bitarteko lurraldeetan bizi zen etnia-multzo baten izen generikoa da. XXI. mende hasieran 10.590 tehueltxe bizi ziren Argentinan[2], gehienak Santa Cruz eta Chubuten.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tehueltxeen artean iparraldekoak eta hegoaldekoak bereizten ziren, hizkuntzaz eta ohiturez. Iparraldekoak zaldiz ibili ohi ziren, eta hegoaldekoak oinez (zaldia XVIII. mendearen hasieran zabaldu zen). Ipar Amerikako Ordoki Handietako indiarren artean bezala, zaldiak indiarren bizimodua aldatu zuen. Tehueltxeak ehiztari egin ziren (guanakoa ehizatzen zuten, batez ere). Ekonomia-egoera hobetzean, ugaldu egin ziren. Kolonoen kontrako gerran aritu ziren behin baino gehiagotan. Poliki-poliki, ordea, kolonoen ohiturak beretu eta haiekin nahastu ziren.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ Larcabal, Susana. Argentina Ancestry and Immigration. en.calameo.com (Noiz kontsultatua: 2015-08-16).