Nok kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nok kultura
Nok mapaEU.png
(kokalekuaren datuak falta dira)
Lekua Samun Dukiya, Taruga, Jos
Eskualdea Mendebaldeko Afrika
Koordenatuak 9° 30′ 11″ N, 8° 00′ 58″ E / 9.503°N,8.016°E / 9.503; 8.016Koordenatuak: 9° 30′ 11″ N, 8° 00′ 58″ E / 9.503°N,8.016°E / 9.503; 8.016
Historia
Garaia(k) Burdin Aroa
Kultura(k) Nok

Nok kultura Burdin Aroko lehen biztanleria da, oraindik  geratzen diren materialek Nigeriako Kaduna Estatuko Nok herrialdean bizi den Ham herritik hartua dute izena[1], bertan 1928an bere terrakota eskultura ospetsuak aurkitu ziren. Nok Kultura K.a. 1000. urtearen inguruan agertu ziren eta baldintza ezezagunetan K.o. 500. urtean desagertu ziren, gutxi gorabehera, 1.500 urtez iraun zuelarik.[2][3]

Tresnak egiteko burdinaren erabilera, urtzea eta forja erabiliz, Nok kulturan gutxienez K.a. 550., eta zihurrenik askoz lehenago, azaldu zen. Hizkuntzalaritza historikoko datuek eskualdean burdina urtzea K.a. 1000.ean bere kasa aurkitu zutela iradokitzen dute.[4][5] 2005ean hasi ziren Nok leku arkeologikoak sistematikoki landa-lanean ikertzen, Burdin Aroko arkeologia testuinguruan Nok terrakota eskulturak hobeto ulertzeko[6][7].

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nok Eskulturak
Nok eskultura, terrakota, Louvre
Nok zaldun eta zaldia

53 zm garaiera

Adina: 1.400-2.000 urte

Nok terrakota eskulturen funtzioa oraindik ere ezezaguna da. Gehienbat, terrakota zati banandutan gordetzen dira. Hori dela eta, gaur egun Nok artea, bai gizonezko bai emakumezko buruengatik bakarrik da ezaguna, orrazkera bereziki zehatza eta fina dutenak. Estatuak zatituta daude aurkikuntzak lokatza alubioietatik datozelako, uraren higadurak egindako lur eremuetan. Bertan aurkitutako estatuak ezkutatuak, biribilduak, leunduk eta puskatuak daude. Oso gutxi dira osorik dauden tamaina handiko lanak, nazioarteko arte merkatuan balore handikoak.

Terrakota figurak giza buru eta gorputz hutsak dira, ia  tamainako naturalean eginak, ezaugarri oso estilizatuekin, bitxi ugari eta postura askotan[8].

Gutxi dakigu pieza hauen jatorrizko funtzioaz, baina teoria batzuen arabera, arbaso erretratu izan zitezken, hilobi markatzaileak, eta kutunak, laborantzan porrota, antzutasuna, eta gaixotasunak saihesteko. Halaber, aurkitutako kupula itxurako oinarriak  ikusita, antzinako egituren teilatuen erremate bezala erabili zitezkeen ere.

Clevelandgo Arte Museoan Amerika, Afrika eta Ozeaniako Arte Komisario Elkartua den Margaret Young-Sanchezek dioenez, Nok zeramika gehienak eskuz egin ziren ale lodiko lokatza erabiliz, eta fin zizelkatzeak egur tailaren eragina iradokitzen du. Piska bat lehortu ondoren, eskulturak leungailuz estali eta leuntzen ziren, azalera distiratzu, satinatuak lortzeko. Figurak barrutik hutsak dira, hainbat irekierarekin lehorketa sakona eta erreketa errazteko. Erreketa prozesua ziurrenik gaur egun Nigeria erabiltzen denaren antzekoa izango da, bertan, piezak belar, adar, eta hostoz estalita daude eta zenbait orduz erretzen dira.

Higadura eta sedimentazio naturalaren ondorioz, Nok terrakotak hainbat sakonetara sakabanatu ziren Sahel belardietan zehar, artefaktu misteriotsu hauen datazio eta sailapena zailduz. Zorionez, bi arkeologia aztarnategietan, Samun Dukiya eta Tarugan, mugitu gabeko Nok artea aurkitu zuten. Karbono-14 bidezko datazioak eta termo-lumineszentzi probek eskulturen adina 2.000 eta 2.500 urteetara murriztu zuten, Afrika Mendebaldeko zaharrenetan bihurtzen dituztela. Beste datazio gehiago egin ziren beste indusketa arkeologiko batzuetan, Nok tradizioa oraindik garai zaharragotan kokatuz[6].

Bi guneen arteko antzekotasunak direla eta, Graham Connah arkeologoaren ustez, "Nok artea kultura desberdinetako hainbat nekazari gizarteek hartu zuten estilo bat da, giza talde jakin baten ezaugarrien diagnosia izan ordez, askotan aldarrikatu den bezala."

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Nok terrakota 1928an Dent Young koronelak, meatzaritza elkarte bateko jabekideak, aurkitu zuen Nok herritik gertu, Nigeriako Jos Plateaun.[9] Terrakota ustekabean lurepetik atera zen eztainu meatzeko 24 oinetako mailan. Youngek eskulturak Joseko Meatz Departamentuaren museora eraman zituen.[10][11]

Hamabost urte geroago, 1943an Nok herritik gertu, Nigeria erdialdean, buztineko figura sail berri bat istripuz aurkitu ziren eztainu meatzetan. Minetako arduradun batek buru bat aurkitu zuen eta etxera eraman txorimalo, gisa jartzeko, paper hau urtebetez bete zuen (ongi), ñame lursailean. Txorimalo honetaz Bernard Fagg, garai hartan Cambridgeko Unibertsitatean arkeologia ikasi zuen administrari bat zena, ohartu zen. Faggek txorimaloaren buruak Youngek aurkitu zuen eskulturarekin antzekotasuna zuela nabaritu zuen. Josera bidaiatu zuen non Youngek berriki aurkitutako terrakota figura berriak erakutsi zizkion. Azkenean, argi geratu zen eztainu meatzeek, Nok eta Jema'a inguruetan, material arkeologikoa aurkitzen eta suntsitzen ari zirela.

Aurretiazko arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1961ko urtarrilaren hasieran hasi ziren aurretiazko indusketak Taruga izeneko hurruneko haran batean izan ziren, Takushara herritik gertu. Indusketa probak zortzi egunez egin ziren. Aurkitu ziren objektuak  forjatutako burdina,  burdin zepa, tobera zatiak, zeramika, figura zatiak, okre gorria, kuartzo harriko mailuak, eta egur ikatza konzentrazio txikitan izan ziren. Aurkikuntza ospetsuenak zeramikazko birringailuak izan ziren, hondo lauko platerak ziren barrukaldea sakonki markatuak eta ertzak ebakiak zituztenak azalera zorrotz zorrotz bat sortzeko. Zeramika birringailu hauek ziurrenik janaria prestatzeko erabiltzen ziren. Aurretiazko indusketan protoi magnetometro aztertzaile bat erabili zen labeak aurkitzeko. Ikerketaren arabera, 61 anomalia magnetiko zeuden, batez ere eremu lauan, erdiko gune horrek, ziurrenik, okupazioaren gaur egungo mugak adierazten zituen. Hogei anomaliek zepa kontzentrazioak jarri zituzten agerian eta horietako bederatzik labe horma eta oinarriak. Aurkitutako artefaktu ohikoena etxeko zeramika zen bi, mota desberdinetan banatu daitekena. Mota bat ezpaingabeko hondo gutxiko ontziak dira eta, bestea, ezpain banandudun globular lapikoak. Aurretiazko indusketa honi esker, Nok kultura Burdin Aroko kulturatzat hartzen hasi zen

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an, Alemaniako zientzialariek Nigeriako Chad Basingo ipar-ekialdean lan egiten zuten, Bornon dagoen Maiduguri Unibertsitatea (Nigeria) eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateko arkeologo batzuk egindako proiektu kooperatibo baten baitan. Proiektu honek Chad Arroan gizarte sedentarioen hasierak aztertu zituen. Chad Arroko gizarteen antzekorik ba ote zen galderari erantzuteko Nok Kultura ikertzen hasi ziren. Frankfurtekoen Nok Proiektuaren lehen urratsetan, ikertzaileek arazoak izan zituzten induskatzeko lekuak aurkitzeko. Taldea Umaru Yusuf Potiskumekin hasi zen elkarlanean eta Nok Kulturaren zenbait leku topatu zituzten, nahiz eta gehienak arpilatu ziren[12]. Zenbait gune, hala ere, oraindik osorik zeuden eta bertan aurkitutakoak ondoren deskribatzen dira.

Harrizko tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nok guneetan aurkitutako harrizko tresnen formak oso aldaketa txikiak izan dituzte Nok Kulturan zehar. Ikertzaileak harritzen dituena ebaketa erreminten falta da. Harrizko aizkorez gain, ez da tresna zorrotzik aurkitu. Harri edo burdinezko jaurtigai puntak ere ez daude Nok guneetan.

Ehotzeko tresnak oso arruntak dira Nok guneetan. Oso gutxitan mantentzen dira pieza osoan, baina Nok Kulturan zehar erabili diren tresnen forma eta tamaina desberdinak ilustratzeko balio dute. Ehotzeko harriak kuartzita, granito, edo arroka metamorfikoz eginak dira. Ungwar Kura gunean, badirudi ehotzeko harriak orden jakin batean jarri direla eta Ido gunean, ehotzeko lauza handiak zutik jarri ziren, ontzi eta harri aleak ondoan zituztela. Testuinguru honetan erritual moduren baten parte izan zirela uste da. Ehotzeko harri gehienak eskuaren tamainukoak dira. Nok guneetan, ehotzeko harri asko daude, baina esku harriak gutxi dira. Baliteke Nok Kulturako kideek ehotzeko harriak higadura puntu batera iritsi arte erabiltzea eta, gero, almaiz-esku bezala berrerabiltzea.[12]

Harrizko aizkorak Nok kulturan erabiltzen ziren ohiko beste tresna ziren. Oro har, pikor fineko sumendi harriz egin ohi ziren (batzuetan silizio harria ere ikusi da), eta janaria prestatzeko erabiliak izango ziren. Aizkora-orri hauek txikiak izaten dira, gehienez 20 zentimetrotara iristen direla. Harrizko bolak aurkitu dira ia Nok gune guztietan, gutxi gorabehera, eskuaren tamainekoak. Ziurrenik mailu gisa erabiltzen ziren edo ehotze harri baten azalera zimurtzeko. Hala ere, denek ez dute bola forma, askok ezpal markak dituzte alde guztietan edo, gutxienez, leku batean. Harrizko bolak hauek ehotzeko harri eramangarri izatea da litekeena.[12]

Nok Kultura guneetan harrizko eraztunak aurkitu dira ere. Gehienetan zatiak bakarrik topatu dira baina eraztun bezala identifikatu ahal izan dira beraien zeharkako sorbatz lau, obalatu edo triangularrengatik. Harrizko eraztunak oso arraroak dira eta beren helburua ezezaguna da. Beste aurkikuntza arraro bat harri aleak dira, normalean harian sartuak. Aleak arretaz egin ohi dira silio harriz, kuartzoa, katzedonia, jaspea, edo kornalina bezain gogorra. Badira hiru harri ale forma: zilindrikoa, forma ohikoena, hagaxka eta eraztuna.[12]

Zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziak dira aurkikuntzarik ugariena Nok guneetan. 2009 geroztik, indusketako zeramika sistematikoki aztertu da kronologia bat ezartzeko helburuarekin. Zeramikaren zenbait ezaugarri, hala nola, dekorazioa, forma eta tamaina maiztasuna handituz agertzen dira eta, ondoren, desagertu, bete ezaugarri batzuengatik ordezkatuak izanik. Aldaketa hauek, batzuetan, prozesua tartetan banatzea ahalbidetzen du, ezaugarrien arabare sailaktuz. Guztira, gutxi gorabehera, 90.000 ontzi bildu dira, eta horietatik 15.000 alek diagnostiko esanahia dute, apaindurik daudenak, ontziaren ertz edo hondoko zatiak, edo heldulekuak edo zuloak dituztenak. Zeramika azterketaren emaitzak hiru aldi desberdin ematen ditu: Goiztiarra, Erdikoa eta Berantiarra.

Nok Aldi Goiztiarreko zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi gorabehera, K.a. 1500-900 urtetako Nok Aldi Goiztiarreko zeramika gehienetan txikia da eta ez oso ondo kontserbatua. Badirudi eredu landuez dotore apainduak izan direla ontzien ertz azpian eta gorputzean zehar. Zeramikan egindako lerroak oso finak edo kurbatuak dirudite. Batak besteengandik oso hurbil daude lerro asko eta, batzuk, ertzen azpian lerro zeharkatuak dituzte. Zeramikak ertz markatu, zabal eta lodiak ditu.

Nok Aldi Ertaineko zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nok Aldi Ertaina, gutxi gorabehera, K.a. 900-300 urteetakoa da eta denbora tarte honetan gune, zeramika zati eta burdinezko objektuen hazkunde nabarmena eman zen. Aurreko garaiko apainketa joeraren ordez, ontziak oso apainduta, garai honetan banda apaindu bat dute, lerro sakon horizontalez inguratua. Banda hau lapikoen goiko erdian agertzen da edo zuzenean ontzien ertzaren azpian agertzen da. Banda batzuk mutur zorrotzak dituzte eta baita, lerroak sigi-sagan edo gurildutako arku edo olatu formak. Nok Goiztiarran ez bezala, Nok Ertainean barietate gehiago dago zeramika ertzetan, ertz markatuak, katilu irekiak, alderantzizko ertzadun ontziak eta ertz ezpainetan apaingarri gurilduak aurkitu daitezkelarik.

Nok Aldi Berantiarreko zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nok Aldi Berantiarra, gutxi gorabehera, K.a. 300-1 urteetan ematen da, eta oso gune gutxi ezagutzen dira. Zeramika gutxi dago aztergai baina aurkitu denean banda apaingarriaren zorroztasuna gutxitu egin da. Banda oraindik ere erabiltzen den arren, konplexuagoki apanduak dira. Ontzi osoa apaintzera itzulera bat ere nabaritzen da. Ertzen tamaina eta motak Nok Aldi Ertainean baino handiagoak direla dirudi.

Nekazaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia Nok guneak guztietan landare erreen hondarrak daude, sukaldatzeko egurra eta landare materialez osatua. Aztarnak perla artatxiki aztarnak, Afrikako labore zaharrenetako bat, aurkitzen dira. Perla artatxikia oso emankorra eta hazkunderako baldintza okerrekiko jarkikorra da, lehortea barne. Kaupi babarruna, proteina eduki handia izateagatik baloratua dena, halaber, zenbait gubeetan aurkitu da. Oraingoz, perla artatxikia eta Kaupi babarruna dira Nok herriak landatutako labore ezagun bakarrak. Ez dago argi tuberkuluak jan edo landatu zituzten. Nok guneetan aurkitutako ehotzeko harri ugariek alea irina bihurtzen zutela eta olo motaren bat egiten zutela iradokitzen dute.[12]

Fruta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nok gune askotan fruta basatien hobi gogorrak aurkitu dira. Gune batzuetan, beste basa-landareen fruituak eta haziak aurkitu ziren, hala nola, belarrak eta lekaleenak.  Oro har, ez dago landare hondarren aukeraketa handirik, baina hau izan, baina horrek esan nahi dezake ez direla mantendu, besterik gabe.[12]

Zuhaitzak eta nekazaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nok pertsona ziurrenik baso nekazaritza sistemaren bat erabiltzen zuten, landatutako laboreeak zuhaitz erabilgarriekin konbinatuz lursail eremu batean[13]. Lursail horek ekologikoki iraunkorrak dira eta zuhaitzak eta landatutako hanbait landare mota tartekatzea arrunta zen sabanetatik oihan tropikaletara, praktika honen jatorria K.a. lehen milurtekoan kokatzen dela, Nok Kulturaren garaian, alegia. Afrika Mendebaldeko zuhaitz gehienak ez dire etxekotuak, baina nekazariek lursaila garbitzen dutenean uzten duten basa-landareriaren parte dira. Hazten uzten dituztenez, hauek berez ugaltzen dira, landatu beharrik gabe. Zuhaitzek janaria, sendagaiak eta animalientzako jana ekoiztu ditzakete.[12]

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurzoru azidoa dela eta, ez da Nok Kulturaren animalien hezurrik kontserbatu, ze espezie zituzten etxekotuak ( edo ehizatzen) zuzeneko frogarik ez dago[13]. Nok kulturaren garaian animaliei buruzko ebidentzia bakarra animalien irudiak dira, hala nola figuratxoak edo terrakota eskulturak.[12]

Lapurretak eta aberriratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaz geroztik, Nok terrakota figurak, hein handi batean, arpilatuak izan dira. Are gehiago,   lapurretak eskala handian Nok kultur eremuan 1994ean hasi ziren eta 1995ean bi merkatari lokal nagusi agertu ziren. Merkatari bakoitzak egunero 1.000 zulakari inguru enplegatzen zituen terrakota eskulturak lurpetik ateratzeko. Nahiz eta terrakota gehienak puskatuak zeuden, batzuk osorik eta saltzeko moduan ziren.[14] Hori dela eta, ehunka Nok Kultura gune ilegalki zulatuak izan dira, terrakota eskultura horien bila. Nok kulturari buruzko informazio baliagarria galdu egiten da objektu horiek lurretik ateratzen direnean eta haien testuinguru arkeologikoetatik kentzean.[12]

1979an, Nigeriako Museo eta Monumentuen Batzorde Nazionalaren Dekretu bidez Museo eta Monumentuentzako Batzorde Nazionala (NCMM) sortu zuen, Nigeriako kultur ondarea kudeatzeko. NCMMaren 77. Dekretuak legez kanpo uzten du antigualeko objektuen salerosketa baimendutako pertsolana ez den edonorri Nigeria barruan edo NCMMaren baimenik gabe esportatzea.[14] 1990eko hamarkadaren amaieran, Nigeriako gobernu federalak NCMM ezarri zuen, lapurreta arazoei aurre egiteko estrategiak landu eta ekintza plan bat prestatzeko ekintzak burutu zituenak. Legeak arautzen dituen antigualeko objektuak eta delitugileei zigorrak zorrozki betearaztea, eta gune arkeologikoak kontrolatu beharra, izan zen adostasun orokorra. NCMMek azalpen publikoko kanpainen oldarkortasun handiagoa eta nazio osoan sentsibilizazio programak ere gomendatu zituen. Programa hauek arrakastatsutzat jotzen dira ordena publiko ageenteen kontzientzia handiagoari dagokionez, eta baita Nigeriako aduana-agintzaritza eta Interpolen ere.[12] Hala eta guztiz ere, gomendio guztiak ez ziren inplementatu, Nigeriako gobernuak ez zuelako nahiko baliabide erronka batzuen izugarritasunari aurre egiteko..Adibidez, gobernuak ez zituen baliabiderik arkeologi gune guztietan monitoreak kokatzeko, eta terrakota figurak Nigeriako mugetatik igarotzen jarraitzen dute.

Gaur egun, terrakota eskulturak nazioarteko arte merkatuan oso bilatuak dira, beraz, objektuak ehorztuak zeuden lekuetatik dokumentaziorik gabe ateratzen jarraitzen dute. Azterketa arkeologiko zabala baten faltan, Nok kulturekiko dugun ulermena nabarmen murriztua da[15][16]. Arte ikerketa historikoek 1.000 Nok terrakota eskultura baino gehiago Europara, AEBetara, Japoniara eta beste lekuetara ilegalki eramaten zituztela erakusten dute. 2013ko otsailean, Daily Trustek Nigeriako Turismo, Kultura eta Nazio Orientaziorako Ministerioak 2010ean lapur frantzes batek arpilatutako bost Nok estatuatxo berreskuratu zituela adierazi zuen[17]. Aduana-agente frantsesek konfiskatu zituzten piezak eta Nigeriar Gobernuaren Zuzentarauaren ondoren itzuli ziren[18] Arazoa zailtzen duena Nok eskulturak faltsutzen eta benetakoak balira bezala merkaturatzen dituzten tailer asko daudela da.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  «¿Qué es la cultura Nok?», MuyHistoria.es, https://www.muyhistoria.es/curiosidades/preguntas-respuestas/ique-es-la-cultura-nok. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  2. Fagg, Bernard. 1969. Recent work in west Africa: New light on the Nok culture. World Archaeology 1(1): 41–50.
  3.   López Atxurra, Rafael, Afrikaren historiaren bila, https://www.ehu.eus/documents/1530678/1576110/AFRIKA+RLA.pdf/6fd9b3d2-3894-4854-b541-37d30fab965f. Noiz kontsultatua: 2018/01/12 .
  4. Duncan E. Miller and N.J. Van Der Merwe, 'Early Metal Working in Sub Saharan Africa' Journal of African History 35 (1994) 1-36
  5. Minze Stuiver and N.J. Van Der Merwe, 'Radiocarbon Chronology of the Iron Age in Sub-Saharan Africa' Current Anthropology 1968. Tylecote 1975 (see below)
  6. a b (Ingelesez)  Breunig, Peter (2014-10-15), Nok: African Sculpture in Archaeological Context, Africa Magna Verlag, ISBN 9783937248462, https://books.google.es/books?id=BBn1BQAAQBAJ&pg=PA22&dq=african+sculpture+in+archaeological&hl=de&sa=X&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  7. (Alemanez)  Breunig, Peter (2013-11-01), Nok: Ein Ursprung afrikanischer Skulptur, Africa Magna Verlag, ISBN 9783937248387, https://books.google.es/books?id=yZ39AAAAQBAJ&printsec=frontcover&hl=de&source=gbs_ge_summary_r&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  8. (Gaztelaniaz)  «El ingenio de la cultura Nok - LVDS», La Voz del Sandinismo, 2014-07-29, http://www.lavozdelsandinismo.com/cultura/2014-07-29/el-ingenio-de-la-cultura-nok/. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  9. Chesi, G. & Merzeder, G. (2006). The Nok Culture: Art in Nigeria 2500 Years Ago
  10. Shaw, Thurstan. 1981. The Nok sculptures of Nigeria. Scientific American 244(2): 154–166.
  11. (Gaztelaniaz)  «La misteriosa civilización africana Nok, los primeros constructores de figuras de terracota de tamaño natural», LBV, 2016-07-31, https://www.labrujulaverde.com/2016/07/la-misteriosa-civiizacion-africana-nok-los-primeros-constructores-de-figuras-de-terracota-de-tamano-natural. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  12. a b c d e f g h i j k (Ingelesez)  Breunig, Peter (editorea) (2014), Nok: African sculpture in archaeological context, Africa Magna Verlag, Germany .
  13. a b (Gaztelaniaz)  «La Edad de los Metales en África. La Edad del Hierro y la cultura Nok en Nigeria - temporamagazine.com», temporamagazine.com, 2015-03-02, http://www.temporamagazine.com/la-edad-de-los-metales-en-africa-la-edad-del-hierro-y-la-cultura-nok-en-nigeria/. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  14. a b (Ingelesez)  Donna Yates, Neil Brodie (2012), Nok Terracottas. Trafficking Culture: Researching the Global Traffic in Looted Cultural Objects. .
  15. (Ingelesez)  Department of the Arts of Africa, Oceania, and the Americas. (2000), Nok Terracotta (500 B.C.–200 A.D.). The Met’s Heilbrunn Timeline of Art History. .
  16.   Anon (2015), Research continues into 3000 year-old Nok culture of sub-Saharan Africa. Adventures in Archaeology. Archaeology News from Past Horizons, February 8. .
  17. (Gaztelaniaz)  «El ingenio de la cultura Nok - LVDS», La Voz del Sandinismo, 2014-07-29, http://www.lavozdelsandinismo.com/cultura/2014-07-29/el-ingenio-de-la-cultura-nok/. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .
  18.   Suleiman, Mustapha (2013-02-03), «Nigeria: France Hands Over Stolen Nigerian Artifacts», Daily Trust (Abuja), http://allafrica.com/stories/201302030190.html. Noiz kontsultatua: 2018-01-12 .