Tete Montoliu
Tete Montoliu | |
---|---|
(1984) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vicenç Montoliu i Massana |
Jaiotza | Bartzelona, 1933ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1997ko abuztuaren 24a (64 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Khe (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municipal Conservatory of Music of Barcelona (en) |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | jazz musikaria, piano-jotzailea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Black Saint |
Tete Montoliu (Jaiotza-izena, Vicente Montoliú i Massana ; Bartzelona, 1933ko martxoaren 28a - 1997ko abuztuaren 24a) jazz piano-jole kataluniarra izan zen. Nazioarte mailan ospe handia lortu zuen, eta besteak beste Chick Corea, John Coltrane, Dexter Gordon, Ben Webster, edo Chet Baker musikariekin batera jo izan zuen.
Aita musikaria zuen. 1946. urtean Bartzelonako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartu zen. Han pianoa, harmonia eta konposizioa ikasi zuen. Ikusmen-arazoak zituen, eta amak piano karrera egiteko behar zuen material guztia Braille sistemara itzultzea lortu zuen. Jazzaren munduan 1955ean hasi zen, Lionel Hamptonekin batera, eta bira bat egin zuen Frantzian eta beste hainbat herrialdetan barrena. 1963an bira bat hasi zuen Europan eta garai hartako jazz musikagile nagusiak ezagutu zituen. 1967an, Europan ospea lortu ondoren, New Yorken hainbat kontzertu eman zituen. Herrialde hartan lortu zuen arrakasta horrenbestekoa izan zen, ezen hamabost eguneko bisitaldia bi hilabetera luzatu baitzuen. Berrogei diskotik gora grabatu zituen; horien artean nagusiak dira Five at the keystone corner (1979), Catalonian nights (1981), Boston concert (1982) eta The music I like to play (1989). Sant Jordi Gurutzea, Bartzelonako Hiriko saria eta Bartzelonako Urrezko Domina eman zizkioten.
Diskografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vampyria (1974)
- Tete Montoliu – Lunch in L. A. (1980)
- Teté
- Jazz & Blues N°72
- Brasil clásicos
- Teté Montoliu en La Trompetilla en vivo (1995)
- T'estimo Tant - Piano Solo (1996)
- Tete Montoliú interpreta a Serrat hoy (1997)
- Mayte Martin- Tete M- Free Boleros
- Blues for Myself
- Boleros
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez)Montoliu "Jazz Terrassa" webgunean