Dexter Gordon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dexter Gordon
Dexter Gordon2.jpg
Bizitza
Jaiotza Los Angeles1923ko otsailaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Filadelfia1990eko apirilaren 25a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (giltzurruneko gutxiegitasuna)
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, saxofoi-jotzailea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua Saxofoia
Diskoetxea Blue Note Records
Columbia Records
IMDb nm0330143
www.DexterGordon.com

Dexter Gordon (Los Angeles, Kalifornia, 1923ko otsailaren 27a - Filadelfia, Pennsylvania, 1990eko apirilaren 25a) jazz-saxofonista estatubatuarra izan zen.

Hamahiru urte zituela klarinete-jotzaile aparta zen; hamabostekin saxo altuari ekin zion, eta hamazazpirekin, saxo tenorrari. Lester Young izan zuen maisu. Lionel Hamptonen orkestran jo zuen garai batez (1940-1943), Louis Armstrongenean 1944an, eta Billy Eckstinerenean ondoren. Charlie Parker, Dizzy Gillespie, Art Blakey eta Sarah Vaughanekin jo zuen. Drogekin arazoak izan zituen, eta bolada bat egin zuen kartzelan 1950eko hamarkadan, drogak zirela medio. 1960ko hamarkadan Europara aldatu zen, eta jazza irakasten jardun zuen. 1976an itzuli zen jendaurreko saioetara, eta be-bopa modan jarri zuen berriro. Bertrand Tavernierren Autour de minuit (1986) filmaren protagonista izan zen. Behin baino gehiagotan jardun zuen Donostiako Jazzaldian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dexter Gordon Aldatu lotura Wikidatan