The Eagle (2011ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Eagle (2011ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2011
Jatorrizko izenburuaThe Eagle
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, film dramatikoa, gerra-filma, historical drama (en) Itzuli, Pepluma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena114 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Eagle of the Ninth (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Budapest
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Kevin Macdonald
Gidoigilea(k)Jeremy Brock
Rosemary Sutcliff (en) Itzuli

[[Kategoria:Rosemary Sutcliff (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Channing Tatum
Jamie Bell
Donald Sutherland
Mark Strong
Tahar Rahim (en) Itzuli
Denis O'Hare
Dakin Matthews (en) Itzuli
Douglas Henshall (en) Itzuli
Jon Campling (en) Itzuli
István Gőz (en) Itzuli
Julian Lewis Jones
Paul Ritter
Pip Carter
Lukács Bicskey (en) Itzuli
Aladár Laklóth (en) Itzuli
Zsolt László (en) Itzuli
Brian Gleeson (en) Itzuli




[[Kategoria:Tahar Rahim (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Dakin Matthews (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Douglas Henshall (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jon Campling (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:István Gőz (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Lukács Bicskey (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Aladár Laklóth (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Zsolt László (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Brian Gleeson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaDuncan Kenworthy
Konpainia ekoizleaFilm4 Productions (en) Itzuli
DMG Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:Film4 Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:DMG Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaTessa Ross (en) Itzuli
EdizioaJustine Wright (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAtli Örvarsson (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaAnthony Dod Mantle
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEskozia, Ingalaterra eta Britania

focusfeatures.com…
IMDB: tt1034389 Filmaffinity: 323799 Allocine: 128855 Rottentomatoes: m/the-eagle-of-the-ninth Mojo: eagleoftheninth Allmovie: v462915 TCM: 773753 Metacritic: movie/the-eagle TV.com: movies/the-eagle-2011 Netlix: 70130141Edit the value on Wikidata

The Eagle Kevin Macdonald eskoziar zuzendariak zuzendutako 2011ko estatubatuar-britainiar filma bat da. Antzinako Erromako Britania eta Kaledonian girotuta dago (gaur egungo Erresuma Batua) eta Rosemary Sutcliff idazlearen The Eagle of the Ninth eleberrian oinarritzen da.

Ipar Euskal Herrian 2011ko maiatzaren 4ean estreinatu zen, aldiz Hego Euskal Herrian 2011ko maiatzaren 8an.

Argumentuari dagokionez, 2010eko Centurion filmarekin antzekotasun handia du.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

K.o. 140. urtea. Hogei urte aurretik Bederatzigarren Legioa garai hartan munduaren amaieratzat jotzen den Britainiako iparraldeko mendi eta baso sakonetan ustekabean oso-osorik desagertu zen. Hogei urte beranduago, Bederatzigarren Legioko buruzagia zenaren semea, Marcus Flavius Aquila erromatar ofizial gaztea (Channing Tatum) Britainiara iritsi eta erromatar gotorleku baten ardura hartzen du. Bere aita zen Aquila desagertutako Legioaren ikurra zen arranoarekin batera desagertu eta horrekin batera familia osoaren ospeak gainbehera jasan zuen. Marcus flavius Aquila semeak bere aita eta familiaren ohorea berrezarri asmoz bertaratu da. Hau honela, gotorlekuak druida anker bat buru duen britoi zelta basati gudaroste baten eraso gogor bat jasango du, halere Aquila gazteak eraso hori bertan behera zapuztu eta gotorlekua salbatzea lortuko du. Ekintza horretan ari dela, Druidaren gurdiak jo eta lurrean larriki zaurituta zerraldo utziko du.

Hilik dela dirudienean, hegoaldeko Britaniako Calleva hiriko (gaur egungo Silchester udalerria) bere osabaren (Donald Sutherland) etxalden esnatuko da. Osabaren ahotik larriki zauriturik zegoela gurdi batean hara eraman eta etxaldeko medikuak bere bizia salbatzea lortu zuela jakingo du. Honela bada eta ekintza horren ondorioz, Aquilak bere ibilbide militarraren norantza zuzentzen hasiko da, hala eta guztiz bere aita eta familiaren izen ona oraindik kaltetuta jarraitzen duela jakinik, Aquila gaztea oraindik barne suminduraz dirau. Bere osaba eta erromatar politikari batzuk afari garaian Bederatzigarren Legioa eta bere zorigaiztoko patuaz mintzatzen ari direnean Arranoa Britainiako iparraldean dagoen Kaledonia (gaur egungo Eskozia) eskualdean ikusi dutelako zurrumurruak daudela aipatuko dute. Baina noski, lurralde hori Erromatar Inperiotik at eta Hadrianoaren Harresitik iparraldera dago, hots, erromatar edo edozein gizaki zibilizatu berehala hilko luketen lurralde arriskutsu eta basatia da, munduaren amaiera. Halere, eta nahiz eta Aquilak azken hori ongi asko jakin, Bederatzigarren Legioaren Arranoa berreskuratzeko boluntario aurkeztu eta brigantiarren tribuko buruzagiaren semea den Esca izeneko (Jamie Bell) britoi esklabo batekin batera Britainian iparralderantz joan eta Hadrianoren Harresiaren itzalpean jarriko dira. Han, bertako erromatar zaindariek erabat harriturik Aquilari nora doan galdetuko diote, Aquilak patxadaz Iparraldera! erantzun eta zaindariek barre-algaraka erotzat hartu eta erromatar gaztea eta britoi esklaboari harresiaren ateak irekiko dizkiete, honela bi gazteak Kaledoniako lur ezezagun, menditsu eta basatietan barneratuko direlarik: Piktoen lurraldea.

Bidai guzti honetan Aquilak Escari esklabo tratua emango dio, gainera aurretik osabak esklaboa britoia zela jakinik askatu bezain laster erromatarra izateagatik hilko zuela ere ohartarazi zion, baina bidaia aurrera doala bi gazteak elkar ezagutzen joan eta modu batetara edo bestera bien arteko mesfidantza apika-apika txikituz joango da. Bien bitartean etsaien lurraldean Arranoaren bila eta Bederatzigarren Legioaren patu misteriotsua zein zen jakiteko bilaketan jarraituko dute.

Antzezle nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Hungarian, Ingalaterran eta Eskoziako Wester Ross eskualdea eta Loch Lomond aintziran filmatu zen. Bestalde, filma garai hartako janzkera, arma, bizileku eta abarren ahalik eta zinezkoen agertzen saiatu zen, halere filmean Eskoziako gaeleraz mintzatzen da (berez Irlandan jatorria duen eta Eskozian V. mendera arte mintzatzen ez zen hizkuntza), eta garai hartan adituen ustez ziurrena Kaledonian piktoeraz mintzatuko zela aipatzen ohi da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]