Goebbels

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseph Goebbels.

Dr. Paul Joseph Goebbels edo Göbbels (Rheydt, gaurko Ipar Renania-Westfalia, 1897ko urriaren 29a - Berlin, 1945eko maiatzaren 1a) Adolf Hitlerren Informazioko eta Propagandako ministro izan zen. Haren kemenarengatik eta oratoria boteretsuarengatik ezaguna zen. Antisemita amorratua —kristal hautsien gaua deritzonaren gidaritzat jotzen da, Holokaustoaren lehen pausoa—.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian doktoretza egin ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean. 1922az geroztik, nazionalsozialismoan sarturik, hasieran Gregor Strassekin bat egin zuen, eta nazien ezkerreko sailean lan egin zuen. Baina 1925ean Hitlerrekin bat egin zuen. 1928an Reichstageko diputatu-, hizlari- eta propaganda-lanetan nabarmendu zen, batez ere Der Angriff egunkarian idatzi zituen artikuluetan. Hitlerrek gobernua hartu zuenean (1933), Informazioko eta Propagandako ministro izan zen. Komunikabide guztiak politika eta ideologia nazia hedatzeko erabili zituen; jendartean zuen eragin handiaren bidez, juduen kontrako gorrotoa zabaldu zuen. Hitlerrekin eta Rosenbergekin batera, nazismoaren teoriaren egilea izan zen. 1944an gerra osoaren zuzendaritza Goebbelsen esku utzi zuten. Hitlerren suizidioaren ostean, berak ere bere emaztearekin eta seme-alabekin batera bere buruaz beste egin zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Goebbels Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]