The Master of Ballantrae (filma)
The Master of Ballantrae (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1953 |
Izenburua | The Master of Ballantrae |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, kapa eta ezpatako filma, piraten filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Ballantraeko premua |
Grabazio lekua(k) | Palermo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Keighley |
Gidoigilea(k) | Herb Meadow (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Jack Harris (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Alwyn |
Argazki-zuzendaria | Jack Cardiff |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eskozia |
The Master of Ballantrae (euskaraz Ballantraeko Jauna) 1953ko William Keighley estatubatuar zinema zuzwndariaren abenturazko filma bat da. Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen Ballantraeko premua eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Errol Flynn, Roger Livesey, Anthony Steel, Beatrice Campbell eta Yvonne Furneaux aktoreek antzeztu zuten.
Filma Eskozian girotua dago, izen berdineko Ballantrae herrian. Halere, herrialde hartan dagoen Eilean Donan gaztelua, Kornualles eta Eskoziako Lur Garaietan filmatu zen, aldiz, piraten eszenak Siziliako Palermo hirian filmatuak izan ziren.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskozia, XVIII. mendea, Jakobiten matxinada garaia. Ingalaterrako tronuaz jabetzeko borrokan bi erregegai daude: bata, Hannover etxeko Jurgi II.a Erresuma Batukoa, eta bestea Estuardo etxeko Karlos Eduardo Estuardo printzea.
Jamie Durrisdeer (Errol Flynn) Ballantrae Jaurerriko eskoziar oinordekoa da. Estuardotarren aldekoa, borroka eta abenturazalea, Jamiek eskoziar jakobita gudarostearekin batera Cullodengo guduan ingelesen aurka borrokatuko da, baina ingelesek garaitu eta Eskozia osoaz jabetuko dira. Orain Jamie agintari berrien jomugan dago, Jessie izeneko maitale jeloskor batek Jamie salatu eta honek ozta-ozta bere jarraitzaileengandik ihes egitea lortuko du, baina ihesaldian zauriturik mendian ezkutatuko da. Halere, zauriak baino, Jamie bere anaia Henryk (Anthony Steel) sumintzen du, jaurerria eta bere emaztegai Alisonen (Beatrice Campbell) truk ingelesei saldu baidu... Burke (Roger Livesey) irlandar kolonela eta adiskideari esker Jamiek Eskoziatik ihes egitea lortuko du.
Jada erbestean, piratekin hainbat abentura izan ondoren, Jamie espainiar galeoi batetaz jabetu eta sorterrira itzuliko da. Ballantraen ingelesek Jamie eta Burke atzeman eta atxilotuak izango dira. Baina Henryk bere anaiarekiko traizioa onartu eta ihes egiten lagunduko die. Azkenean, Jamiek bere anaiari atzerrian lortutako espainiar bitxien zati bat eta Ballantrae jaurerria bera eman eta Burke eta Allisonekin batera Ameriketara joango da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Errol Flynn: Jamie Durrisdeer
- Roger Livesey: Francis Burke kolonela
- Anthony Steel: Henry Durrisdeer
- Beatrice Campbell: lady Alison
- Yvonne Furneaux: Jessie Brown
- Felix Aylmer: lord Durrisdeer
- Mervyn Johns: MacKellar
- Charles Goldner: Mendoza
- Ralph Truman: Clarendon maiorra
- Francis de Wolff: Matthew Bull
- Jacques Berthier: Arnaud
- Moultrie Kelsall: MacCauley kapitaina
- Gillian Lynne: Marianne
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1953ko filmak
- William Keighleyk zuzendutako filmak
- Errol Flynnek antzeztutako filmak
- Roger Liveseyk antzeztutako filmak
- Yvonne Furneauxek antzeztutako filmak
- Jacques Berthierrek antzeztutako filmak
- Mervyn Johnsek antzeztutako filmak
- Ralph Trumanek antzeztutako filmak
- Gillian Lynnek antzeztutako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Robert Louis Stevensonen idazlanetan oinarritutako filmak
- 1950eko hamarkadako abentura filmak
- Piratei buruzko filmak
- Kapa eta ezpatako filmak
- Itsasontzietan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Eskozian girotutako filmak
- 1740ko hamarkadan girotutako filmak