The Zone of Interest (filma)
The Zone of Interest 2023ko Jonathan Glazer ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko hamarkada, Polonia. Hoess familia lakura joan da egunpasa. Manta baten gainean eserita piknik bat egin dute, eta haurrak jolasten ibili ondoren uretara sartu dira. Zortzi pertsonako familia dira hoesstarrak: Rudolf aitak eta Hedwig amak sei seme-alaba dituzte; hiru mutiko, bi neska eta jaioberria den haur bat. Etxe handi batean bizi dira zortziak, negutegia duen lorategi zabal bat eta igerileku eta guzti. Txakurra ere badute, eta familiarentzat lan egiten duten hainbat pertsona etxetik sartu-irten ibiltzen dira.[1]
Hoess familiaren lorategiak badu zementuzko pareta altu bat, arantzadun alanbrezko hiru lerrok babestuta. Paretaren beste aldean Auschwitzeko kontzentrazio esparrua dago. Izan ere, Rudolf Hoess bertan lan egiten duen komandantea da, kontzentrazio esparrua zuzentzen duen pertsona.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sandra Hüller: Hedwig Höss
- Christian Friedel: Rudolf Höss
- Medusa Knopf: Elfriede
- Daniel Holzberg: Gerhard Maurer
- Sascha Maaz: Arthur Liebehenschel
- Max Beck: Schwarzer
- Wolfgang Lampl: Hans Burger
- Ralph Herforth: Oswald Pohl
- Freya Kreutzkam: Eleanor Pohl
- Johann Karthaus: Klaus Höss
- Luis Noah Witte: Hans-Jurgen Höss
- Nele Ahrensmeier: Inge-Brigit Höss
- Lilli Falk: Heidetraut Höss
- Imogen Kogge: Linna Hensel
- Medusa Knopf: Elfryda
- Zuzanna Kobiela: Aniela
- Shenja Lacher: Fritz Bracht
- Rainer Haustein: Richard Glucks
- Benjamin Utzerath: Fritz Sander
- Thomas Neumann: Karl Prufer
- Klaudiusz Kaufmann: Bischoff
- Christine Schröder: Emakumea
- Marie Rosa Tietjen: Hedwigen laguna
- Antje Falk: Hedwigen laguna #2
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Paretaren beste aldean gertatzen direnak» Berria 2024-1-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2023ko filmak
- Jonathan Glazerrek zuzendutako filmak
- Jonathan Glazerrek idatzitako filmak
- Sandra Hüllerrek antzeztutako filmak
- Christian Friedelek antzeztutako filmak
- Ralph Herforthek antzeztutako filmak
- A24ek ekoitzitako filmak
- Access Industriesek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Erresuma Batuko filmak
- Poloniako film dramatikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Holokaustoari buruzko filmak
- Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Polonian girotutako filmak