Theo Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theo Hernández
Theo Hernández.jpg
Bizitza
Izen osoa Theo Bernard François Hernandez
Jaiotza Marseilla1997ko urriaren 6a (23 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita Jean-François Hernandez
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Atlético Madril B2015 / 201790
600px Blue HEX-0000FF White.svg Deportivo Alavés2016 / 2017382
Flag of None.svg Real Madril2017 / 2019230
600px Bianco e Blu (Strisce).png Real Sociedad2018 / 2019281
Flag of None.svg AC Milan2019 / 528
 
Posizio edo espezialitatea alboko atzelaria
Kirol zenbakia 15
Pisua 78 kilogramo
Altuera 184 zentimetro

Theo Hernández (Marseilla, Frantzia, 1997ko urriaren 6a) frantses futbol jokalaria da, ezker atzelari moduan jokatzen duena Italiako Serie A-n, AC Milanen. Jokalari bizkorra da, eta potentzia handikoa[erreferentzia behar]. Bere anai Lucas Hernandez ere futbol jokalaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak Rayo Majadahondan eta Atleticon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidearen hasiera Rayo Majadahonda taldearen behe-mailetan hasi zen, eta 2015-2016 denboraldiaren hasieran Atletico Madrilek fitxatu zuen bere bigarren talderako. Hurrengo denboraldian aurredenboraldia lehen taldearekin egin zuen, eta Alavesera joan zen utzita 2016-2017 denboraldirako.

Alavesen eztanda eta Real Madril (2016-2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziarrak sekulako maila eman zuen Alavesen, taldeak denboraldi bikaina egin zuen, eta Kopako finalera iritsi ziren, Bartzelonaren aurka galduz bertan. Denera 38 partidu jokatu zituen, 2 gol sartuz eta 4 asistentzia emanez.

Real Madrilek, Marceloren ordezko baten bila, Theo erosi zuen, Atleticori 24 milioi euro ordainduz. Bertan bi urte eman zituen, aukera gehiegirik gabe. Bigarren urtean Errealera utzi zuten, eta bertan ere ez zuen jarraikortasunik lortu.

Milanen maila berreskuratzea (2019-)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken bolada maila txarra emana zuen arren, Milanek esfortzu bat egin eta bere proiekturako Theo eskuratzearren 20 milioi euro ordaindu zizkion Madrili. Negozioa ongi atera zitzaion, bere lehen denboraldian maila berreskuratu eta Stefano Pioliren taldean jokalari garrantzitsua izan baitzen.

Taldeak eta estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko abenduaren 5ean eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Atletico Madril 2016 0 0 0
Alaves 2016-2017 38 2 4
Real Madril 2017-2019 23 0 3
Real Sociedad 2018-2019 28 1 2
Milan 2019- 52 8 9

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theo frantziako behe-kategorietan ibili da, baina gaur egun Espainiako Selekzioarekin jokatu ahal izateko, herrialde honetako nazionalitatea lortzearen zain dago.