Thierry Sandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thierry Sandre
Bizitza
Izen osoa Jean-Joseph Auguste Moulié
Jaiotza Baiona1891ko maiatzaren  9a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Bouchemaine1950 (58/59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Lan nabarmenak Q3221396 Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Thierry Sandre, Jean Dumoulin eta Charles Moulié

Thierry Sandre, jaiotza izenez Charles Moulié, okzitaniera arautuan Molièr[1] (Baiona, Lapurdi, 1890eko maiatzaren 19a – Bouchemaine, Frantzia, 1950eko urriaren 11) frantsesezko nobelagile, olerkari eta saiakera-idazlea izan zen. Goncourt Saria irabazi duen euskal herritar bakarra da. XVI. mendeko frantses literaturan aditu handienetakoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Louÿsen idazkaria izan zen Lehen Mundu Gerra baino lehen. Gerra honetan denbora gehiena Alemanian preso eman zuen. 1919an Association des écrivains combattants (Idazle borrokalarien elkartea) delakoaren kide sortzaileetakoa izan zen.[2]. 1921eko urritik aurrera bost liburukiko[3] Anthologie des écrivains morts à la guerre[4] (Gerran hildako idazleen antologia) argitaratzen esku hartu zuen era aktiboan.

1936an Parisen Dominikarren Hirugarren Ordenako kide bihurtu zen. 1940an horretan aritzeari utzi zion, eta berriro preso hartu zuten; 1941ean askatu zuten.

Ordre Nouveau mugimendu "pertsonalistako" zaletua bilakatu zen eta 1942 eta 1943an argitaratutako bi libururengatik gerraostean debekatuko ziren idazleen zerrendan sartu zuten.[5]. Errehabilitatzea lortu eta zenbait liburu berrargitaratu zituen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Moulié izenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les mignardises (1909); olerkiak.
  • En sourdine (1910)

Thierry Sandre ezizenaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Tombeau de Renée Vivien (1910); olerkiak.
  • Les poésies de Makoko Kangourou (1910); olerkiak, Marcel Ormoyren laguntzaz.
  • Le pourpre et le crêpe (1917) (Jean Dumoulin ezizenez sinatua); olerkiak.
  • Le Fer et la flamme (1919); olerkiak.
  • Apologie pour les nouveaux riches (1920)
  • Fleurs du désert (1921); gazte denborako poemen bilduma.
  • Mienne (1923); eleberria.
  • Le Chèvrefeuille, le Purgatoire, le Chapitre XIII edo Le Chèvrefeuille trilogia (1924); urte horretako Goncourt Saria
  • Panouille (1924); eleberria.
  • Mousseline (1924); eleberria.
  • L'Histoire merveilleuse de Robert le Diable (1925); eleberria.
  • Le Purgatoire (souvenirs) (1925); literatura historikoa.
  • Cocagne (1926 eta 1927); literatura historikoa
  • Les Yeux fermés (1928); eleberria.
  • Monsieur Jules (1932); eleberria.
  • La chartreuse de Bosserville (1941); historikoa.
  • Crux, récit scénique de la Passion (1941); antzezlana; apirilaren 9an Munsterren (Alemania) jokatua, preso zegoela .
  • I.N.R.I., la vie de Notre Seigneur Jésus Christ (1942); historikoa.
  • Calendrier du désastre d'après les documents allemands (1942); historikoa.
  • Lettre sans humour à sa Majesté la reine d'Angleterre (1943)
  • Formosine (1946); eleberria.
  • Prière pour les prisonniers; historikoa.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorkuntzan prolifikoa izateaz gain, beste testu batzuen itzultzaile edo egokitzailea ere izan zen:

  • grekeratik: Le chapitre treize d’Athénée (1924, Ateneo Naukratiskoaren "XIII. liburua"), Les épigrammes d'amour (1925, Rufinorena), La touchante aventure de Héro et de Léandre (1924, Museorena).
  • latinetik: Le livre des baisers (1922, Johannes Secundusena), Les Amours de Faustine (1923, Joachim du Bellayrena), Tablettes d'une amoureuse (1922, Sulpicia I.arena).
  • arabieratik: Al Abbassa (Zaidanena), Allah veuille.

Euskal Herriaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez zuen bere ekoizpena gehiegi bideratu jaioterriko gaietara baina bi lan hauek aipa daitezke:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dominique Antoine Grisoni (kolektiboa), Goncourt, cent ans de littérature, Noêsis, 2003, 211 or., ISBN|2-91464-547-3

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) mòla edota molin hitzetik eratorria dela; molièr edo molinèr berbek "eiherazain", "errotari" esan nahi dute.
  2. Nicolas Beaupré, Écrire en guerre, écrire la guerre. France, Allemagne 1914, 1920, Paris, 2006, 239. or.
  3. Pierre Henri Simon, Histoire de la littérature française au XXe siècle: 1900-1950, A. Colin, 1963, 111. or.
  4. Nicolas Beaupré, op. cit., 246. or.
  5. Pierre Assouline, L'épuration des intellectuels, Complexe, 1996, p.161.