Timur dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Timuridoen dinastia» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Timur Inperioa
تیموریان
Gūrkāniyān
1370 – 1507
bandera

armarria

Timurid Dynasty 821 - 873 (AH).png
Timur Inperioaren hedadurik handiena
Geografia
Hiriburua

Samarkanda (13701405)

Herat (1405–1507)
Azalera 4.400.000 km² km²
Kultura
Hizkuntza(k) persiera
Erlijioa Islama
Historia
Aurrekoak
Blank.jpg Urrezko Horda
Flag of Chagatai khanate.jpg Txagatai khanerria
Karakoyunlular devleti.PNG Kara Koyunlu
Ondorengoak
Mogol Inperioa Fictional flag of the Mughal Empire.svg
Safavi dinastia Safavid Flag.svg
Bukharako Khanerria Flag of the Emirate of Bukhara.svg
Khivako Khanerria Bandera de Khiva 1917-1920.svg

Timur dinastia (persieraz: تیموریان‎), Gurkani (persieraz: گورکانیان‎, Gūrkāniyān) ere deitua, leinu turko-mongol musulmana izan zen, Tamerlan konkistatzaileen ondorengoek osaturikoa, 1370-1507 bitartean Timur Inperioa eratu zuena. Arbasoaren antzera, agintariek emir handi titulua ibili zuten. Timur Inperioak mendean izan zituen Iran, Kaukasia, Mesopotamia, Afganistan, Erdialdeko Asiaren gehiena, eta gaur egungo Pakistan, Siria eta Turkiako zati batzuk. Ezaguna da XV-XVI. mendeetan garatu zen arte eta kultura pizkundeagatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamerlan ezaguna da eraso eta konkista ugarien ondoren eremu zabala menderatu zuelako, Erdialdeko Asia eta egungo Iran hartzen zituena. Haren erasoaldien artean aipatzekoa da Delhiko arpilaketa 1398an eta Otomandar Inperioaren aurkako garaipena 1402an. Tamerlanek lau seme izan zituen: Djahangir (1376an hila), Omar Xeikh I.a (1391an hila), Miran Xaa (1408an hila) eta Xaa Rukh.

Xah Rokh-en erreinaldiak (1405-1447) markatu zuen dinastiaren gorena: Tamerlanen inperioaren lurralde asko beretu zuen berriro, ekonomia indarberritu zen eta Tamerlanen kanpainetan eragindako kalteetarik anitz konpondu ziren. Herat hiriburuan merkatariak eta artistak bildu zituen; liburutegi bat eraiki zuen eta hiriburua Persiako kultura berritu distiratsuaren hedagune izan zen. Haren ondoren ordea, aginpidea eskuratu nahi zutenen arteko borrokak hogei urtez luzatu ziren (1449-1469) eta dinastiaren gainbehera ekarri zuten. Dinastiak 1499 arte iraun zuen Samarkandan, Iranen 1517 arte eta Afganistanen (Khorasan) 1506 arte. Samarkandatik egotzia zen timurtar batek, Babur-ek, (1483-1530) India konkistatu zuen eta Mogol Inperioa sortu zuen.

Timur pizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Timur pizkundearen erdigune kulturalak Herat eta Samarkanda izan ziren. Aipatzekoak dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Timur dinastia Aldatu lotura Wikidatan