Tinpano
Itxura
Tinpano | |
---|---|
Giza belarriaren anatomia. 4: Tinpanoa. Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Erdi belarria tinpano-kaxa Kanpo belarria |
Kokapena | Erdi belarria Kanpo belarria |
Konponenteak | pars flaccida (en) umbo of tympanic membrane (en) pars tensa (en) |
Artikulazioa | mailua |
Identifikadoreak | |
Latinez | membrana tympanica |
MeSH | A09.246.272.702 |
TA | A15.3.01.052 |
FMA | 9595 |
Terminologia anatomikoa |
Tinpanoa edo mintz tinpanikoa zentimetro bateko diametroa duen mintza da, obalo formakoa, fina eta erdi-gardena. Kanpoko entzumen bidean dago eta barneko belarritik bereizten du. Mintzaren kanpoaldetik azalez osatuta dago eta barnetik erdiko belarriaren mukosarekin.
Kanpoko entzun bidetik datozen aire-dardarek tinpanoa mugitzen dute. Aldi berean, mugimendu hauek erdiko belarriko hezurtxoetara pasatuko dira.
Mintz tinpanikoaren kanpoko aldea nerbio aurikulotenporalak inerbatzen du, V3 (trigeminoa) pare kranialaren adarra dena eta X (bagoa)ren adar aurikularrak ere parte hartzen du. Barneko aldeak, aldiz, glosofaringeo nerbioak inerbatzen du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |