Tobias Smollett
Itxura
Tobias Smollett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tobias George Smollett |
Jaiotza | Cardross (Argyll), 1721eko martxoaren 19a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa eskoziera |
Heriotza | Livorno, 1771ko irailaren 17a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Old English Cemetery, Livorno (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mediku idazlea, historialaria, eleberrigilea, kazetaria, zirujaua, itzultzailea, poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Tobias George Smollett (Renton, Mendebaldeko Dunbartonshire, Eskozia, 1721eko martxoaren 19a - Livorno, Italia, 1771ko irailaren 17a) eskoziar idazle eta sendagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sendagile izan zen Cumberland gerra-ontzian, eta Cartagena de Indiaseko setioan izan zen; bidaia hartako bizipenak azaldu zituen The Adventures of Roderick Random eleberrian. Sendagile-lanari utzi eta idazteari ekin zion bete-betean; abentura-eleberriak idatzi zituen, batez ere.
Lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Adventures of Roderick Random (1748, "Roderick Randomen abenturak")
- Adventures of Peregrine Picklem (1751, "Picklem erromesaren abenturak")
- The Adventures of an Atom (1769, "Atomo baten abenturak")
- The Expedition of Humphry Clinker (1770, "Humphry Clinkerren espedizioa")
- Kixote lanaren ingelesezko itzulpena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tobias Smollett |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.