Tomás Maldonado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tomás Maldonado
Tomás Maldonado (1956).tif
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1922ko apirilaren  25a
Herrialdea  Argentina
Bizilekua Buenos Aires
Ulm
Milan
Londres
Bolonia
Princeton
Heriotza Milan2018ko azaroaren  26a (96 urte)
Heriotza modua : pneumonia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria, filosofoa eta industrial designerra Itzuli
Enplegatzailea(k) Boloniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Tomás Maldonado Milanen, 2014an.

Tomás Maldonado (Buenos Aires, 1922ko apirilaren 25a - Milan, 2018ko azaroaren 26a) argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria izan zen. Arte ederrak ikasi zituen Buenos Airesen, eta Argentinako abangoardiako mugimenduekin lotuta hasi zen lanean. 1954an, Alemaniara joan zen Ulmeko Hochschule für Gestaltung-en eskolak ematera. 1964-1966 urteen artean eskola horretako zuzendari izan zen, eta, 1964an, saiakera bat idatzi zuen, Ulm, zientzia eta proiezioa, diseinuaren izaera sistematikoaren aldekoa. Bere proiektuen artean, aipatzekoa da Olivetti programatzaileentzako egindako kode-sistema, Gui Bonsiepperrekin elkarlanean. 1967an, Milanera joan zen eta, gero, irakasle hasi zen Boloniako Filosofia eta Letretako Fakultatean. 2000. urtean, pintatzeari ekin zion berriz, 45 urtez praktikatu gabe egon ondoren. Maldonadok garrantzi handia izan du diseinuaren bilakaeran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]