Tomás Marco Aragón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomás Marco Aragón

Bizitza
Jaiotza1942ko irailaren 12a (81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
UNED
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Academia de las Artes Escénicas de España
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0545813 Musicbrainz: d4855554-a247-4714-a2ca-333f4e781283 Discogs: 628737 Edit the value on Wikidata

Tomás Marco Aragón (Madril, 1942ko irailaren 12a) espainiar musikagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biolin eta konposizio ikasketak egin zituen, eta zuzenbidean lizentziatu zen 1963an. Frantzian eta Alemanian osatu zituen musika-ikasketak, Boulez, Stockhausen, Ligeti, König eta Adornorekin. 1962az gero musika-konposizioan eta kritikan jardun du buru-belarri. Irakasle gisa lan egin du, besteak beste, Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan, eta ikastaroak eman ditu Europako eta Amerikako zenbait unibertsitate eta zentrotan. 1981-1985 bitartean Espainiako Orkestra eta Koru Nazionalen Erakunde Autonomoaren zuzendari izan zen eta Gaur Egungo Musikaren Zabalkunderako Zentroarena ondoren. Alacanteko Gaur Egungo Musikako Nazioarteko Jaialdia sortu zuen, eta haren zuzendari izan zen 11 urtez. 1991-1995 urteetan Orkestra Nazionalaren Zuzendari teknikoa izan zen. Hurrengo urtean Madrilgo Erkidegoko Jaialdiaren zuzendari izendatu zuten. Hainbat sari irabazi ditu bere karreran zehar, besteak beste Musikako Sari Nazionala (1969), Parisko VI. Bi Urteko Ohorezko saria (1969) eta UNESCOren Sari Nazionala. Bere obren artean azpimarratzekoak dira Selene opera; Llanto por Ignacio Sánchez Mejías balleta; sei sinfonia; Escorial, Pulsar eta Campo de estrellas obra sinfonikoak; Autodafé, Espacio sagrado, Concierto del agua kontzertuak; ganbera-musikan, harirako lau kuarteto; piano, gitarra eta abarrentzako obrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]