Edukira joan

Tomate-saltsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Tomate saltsa» orritik birbideratua)
Tomate-saltsa
saltsa, saltsa eta tomatez egindako plater
Materialakoliba olio birjina estra
gatz arrunta
tomatea
albaka
Historia
Jatorrizko herrialdeaItalia

Tomate-saltsa[1] tomatez egindako hainbat saltsaren izena da. Normalean, ongailua baino, plateraren osagaietako bat da. Ohikoak dira haragi eta bazkariak prestatzeko. Munduan gehien hedatu den saltsetako bat da.[2]

Osagai nagusia tomatea izanik ere, beste produktu batzuk izan ohi ditu, prestatzen den tokiaren araberakoak. Besteak beste honakoak izan ditzake: baratxuria, tipula, piperra, olioa, gatza, ozpina, albaka, martorria, azukrea, espeziak... Prestaketari dagokionez, gordinik, egosirik nahiz frijiturik prestatzen da, tokiko ohitura zein den.

Tomate-saltsak oso erabiliak dira arraina edo haragia oinarri duten plateretan, baina baita pasta, arroza edo barazkiei gehitzeko ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009] eta [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
  2. ↑ «Tomate saltsa: arrakasta gastronomikoa», Consumer, 2017ko apirilaren 1a.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.