Topic on Wikipedia:Txokoa

Kanpoko esteken eremua hobetzea

14
Theklan(e)k egindako laburpena

Kanpo loturen ordez Kanpo estekak jarriko da. Era berean kanpo esteka horien eremuan autoritate kontrola txertatuko dugu.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,


kasualitatez konturatu naiz badagoela bot bat == Kanpoko estekak ==> ==Kanpoko loturak== aldaketa automatikoa egiten.

Batzuek "estekak" hobetsi dugu urtetan. Bilatu dut Elhuyarren, Microsoft Hizkuntza Atarian, Morrisen-eta, eta badirudi hiztegi horietan behintzat, informatika kontuetarako, "esteka" hobesten dela.

~~~~

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Gorkaazk: eta besteok: nik neuk eskuz zein bot bitartez == Kanpoko estekak ==> ==Kanpo loturak== aldaketa egin dut estekak ikusi izan dudanean, baita kanpoko ==> kanpo aldaketa ere. Honela agertzen da estilo gidan. Hala ere, bestelakorik lehenestea erabakitzen bada, prest nago lan horri heltzeko

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Garbi dago esteka dela Interneteko testuetarako euskara zainduan gailendu den terminoa, baina Euskarazko Wikipedian lotura da hasieratik erabili izan dena. Beraz, wikipedia honetan esteka terminoari lehentasuna emateko, bozketa egin beharko genuke, eta wikilari komunitateak horren alde egitea lortu. Nik neuk estekaren alde bozkatuko nuke. Ea beste wikilariek zer deritzoten.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik beti babestu dut aukera hori, batzuetan sinonimo gisa baliatuz, baina orain arte EU WPn hori ugari baliatu denez, ez diot horri heldu. Eskerrik asko Gorkaazk gai ekartzearren, dena den.

Bat nator ere Xabierrekin esteka dela informatika eta ingurune digitalerako espezializatu den hitza; izan ere, "lotura" erraza da gogoratzen, baina denetarako erabiltzen da, gogoan dut, adibidez, gaztelaniazko "vinculo", "relación" ere batzuetan, "ligado a" esapidearen ordaina ere izan daiteke izen gisa emanda, etab.

Bestalde, EUWP osorako hain gai txikia izanik, adostasunik ez balego, ez dakit zenbateraino merezi duen bozketa formal bat abiatzea. Hemen bertan erabaki daiteke, eta gero dagokion tokian aldatu.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Ados. Adostasun zabala badago eta inork bozketa eskatzen ez badu, nik ere uste dut ez dugula bozketa antolatzen denbora eman beharrik. Hala ere, aski litzateke wikilari batek eskatzea, bozketa abiatu behar izateko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ba agian bai. Beti jarri dugu lotura, baina esteka txukunagoa da.

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Nik betidanik sinonimotzat hartu ditut, berdin zait bata edo bestea. "Esteka" txukunagoa bada, tira

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Honekin batera, sekzio hori aldatuko badugu bot bat erabilita, beste proposamen bat ere egingo nuke: artikulu guztietan sartzea "Autoritate kontrola", eta ez soilik biografiatan. Autoritate kontrol horri gehituko nioke ere gure beste proiektuak modu automatikoan agertzeko aukera (Commons, Wikiteka, Wikispezieak...) orain dugun eskubian agertzen den txantiloi hori alboratuta.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

"Autoritate kontrola" kontu horretaz nik ez dakit ezer ere ez. Azalpentxo bat beharko nuke. Azalpenen bat irakurtzeko estekarik?

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Gorkaazk: Wikipediako artikuluaren arabera, Autoritateen kontrola katalogo bibliografiko automatikoetarako sarbidea bateratu eta normalizatzeko prozesua da.

Euskal Wikipedian {{Autoritate kontrola}} txantiloia daukagu. Txantiloi honek artikulu amaieran autoritate kontrola agertarazten du (ikus, adibidez, Bernardo Atxaga artikulu bukaeran dagoena. Bertan, adibidez, auñamendiren identifikatzailea dago, 53907 zenbakiarekin. Zenbaki hori auñamendiren identifikatzailea da, eta auñamendiren webguneak url-ak sortzeko duen patroia ezagutuz, zenbaki horrekin Auñamendi Entziklopediako Bernardo Atxagaren artikulurako lotura lortzen da. Berdin identifikatzaile bakarra duten beste hainbat erakunderekin).

Biografiatan {{Bizialdia}} txantiloia erabiltzen dugu. Honek {{Autoritate kontrola}} txantiloia barneratuta dauka, eta horrela, {{Bizialdia}} txantiloia daukaten biografiatan (idealki denak) autoritate kontrola agertzen da. Theklanek proposatzen duena autoritate kontrol hori biografiatan ez ezik artikulu guztietan txertatzea da.

Nire aldetik, ados autoritate kontrola artikulu guztietan txertatzearekin.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Mila esker @Lainobeltz azalpenagatik.

+1. Ados autoritate kontrola txantiloia artikulu guztietan txertatzearekin.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Autoritate kontrola txantiloia aldatu eta berritu dut. Orain askoz lotura gehiago agertzen dira, kategoria gehiago eta Wikipediako beste proiektuak. Honela "Commonskat" eta antzeko txantiloiak soberan izango genituzke, eta artikulu guztiek dute aukera hau txertatzeko.

@Lainobeltz@Xabier Armendaritz agian itzuli behar dira moduluan dauden errekurtsoak, begiratu, arren.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

@Vanbasten 23k bot bat du hau automatikoki gehitzeko. Martxan jar dezakegu, ezta?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Bai, ematen du inor ez dagoela aurka, eta ni ere onuragarria izango delakoan nago.