Topic on Wikipedia:Txokoa

Herrialde bakoitzeko udalerrietarako, kolore berezia?

13
Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, lankideok. Eneko udalerrien infotaularen goialdeko kolorea aldatzen aritu da, herrialde bakoitzeko udalerri infotaulan (ikus Araba, Gipuzkoa, Zuberoa). Egia esatera, kolore politak iruditzen zaizkit, baina ez zait aldaketa egokia iruditzen. Izan ere, uste dut hor kolore politak izatea baino garrantzitsuagoa dela udalerri guztiei itxura antzeko samarra ematea.

Ahalik eta wikilari gehienen iritzia jaso nahiko nuke, gai hau guztion artean erabakitzeko. Ondo izan.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Ondo ulertu badut, @Xabier Armendaritzen proposamena zera da; Euskal Herriko udal guztien koadroen kolorea bat eta bakarra izatea. Enekok sei kolore proposatu ditu lurralde batetik bestera dagoen aldea azpimarratzeko nonbait.


EHko udal guztiek kolore bat eta bakarra egitearen aldeko iritziak irabazten badu, gehien gustatu zaidan kolorea Gipuzkoako berde hori izan da.


Baina kontu honetan, nire botoa: NEUTRO. Berdin dit ondo aukeratutako sei kolore horiekin aurrera egitea edo EH osorako kolore bakarra hautatzea.


(Egia esan, orain arte ez naiz konturatu koadro horiek hainbat kolore zeuzkatela). Koloreak kolore, udalerri guztiek itxura antzeko samarra izango dutela uste dut, koadroetan datu asko baitaude.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Nire proposamena litzateke munduko udalerri guztiek kolore bat bera izatea. Ez zait serioa iruditzen Agurainek kolore bat izatea, Altzürükük beste bat, Honoluluk beste bat...

Zergatik Agurainek kolore hori eta Honoluluk beste hori? Zer irizpide objektibo daude?

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Ni oraintxe konturatu naiz. Egia esan ez dut uste koloreak inori kalte egiten dionik. Udalerri guztiek antzeko itxura duten bitartean ondo dagoela deritzot. Zergatik ez?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Arratsalde on, nire iritziko hauxe da garrantzitsuena: arbitraritatea saihestea eta sailkapen logiko bat eramatea. Ikusi dut Espainiari begira Euskal Herriaz kanpoko udalerriek morea dutela kolorea, edonongoak direla ere. Zergatik EHn kolore desberdinak?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Munduko udalerri eta hiri guztiek {{hiri infotaula}} erabiltzen dute jada, eta hor kolore berbera dute. Herrialde bakoitza arbitrarioa izateak ez du zentzurik, eta ulermena okertzen du. Zergatik kolore ezberdinak? Mota ezberdineko gauzak dira? Udalerri mailako guztiek kolore berbera izan behar dutela uste dut, eta hala galdetu dut ere hemen.

Enekorga (eztabaidaekarpenak)

Kaixo guztioi. Koloreen aldaketa egin dut, munduko beste leku batzuetarako kolore desberdineko infotaulak daudelako (ikus: Glasgow, Dublin, Cardiff, Derry), eta ideia ona iruditu zitzaidan EHkoei aplikatzea.

Horiek aukeratzeko, kolore atseginak aukeratzen saiatu naiz begien bistan, lurraldeetako koloreekin bat datozenak (Nafarroa gorria, Araba morea, etab.).

Hala ere, uste dut ez direla denen gustukoak izango, eta, beraz, komenigarritzat jotzen ez baduzue, ez nuke inolako arazorik izango lehendik zuten izpiliku kolorearekin uzteko.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kontua da hor aipatu dituzun hiri horien koloreak oso koherenteak direla: nazio bat = kolore bat. Egia esateko, orain arte ez diot erreparatu nola zegoen EHn.

Nik Theklanek edo Lainobeltzek aipatu duten aukeraren alde (errazena eta status quo); bestela, Euskal Herriko udalerri guztiek kolore bat bera izatearen alde.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Arrazoia duzu Erresuma Batuko nazioetan ere koloreak daudela (egonkorragoak, euren banderaren parte baitira). Nik ere horiek kentzearen alde egiten dut.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Euskal Herrikoak zein kanpokoak, hiri eta udalerri denek kolore berbera izatearen alde. Zein herrialdetakoa den, banderak diozku

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Badirudi gehiengoa kolore berberaren alde dagoela. Ez badu inork kontrakoa esaten, bihar guztiak kolore berberera eramango ditut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Aldatu dut jada.

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Mila esker.

"Herrialde bakoitzeko udalerrietarako, kolore berezia?" mezuari erantzun