Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Lainobeltz Gorkaazk Egun on, oraintxe ikusi. Lainobeltzek eman esteka horietan, nik azken ahalegin bat egin nuen irizpide batzuk lotzeko, baina denbora batez ez zen erantzunik izan. Gero, ikusi dut, izan dela erantzun bat. Hain zuzen, Ooliverik, Autoritateak proiektuko parte-hartzaileak, eman du erantzuna (2023ko urrikoa). Lan hori oso beharrezkoa da, eta eskertzekoa da haien ahalegina, baina ulertzen dut hau ez izatea horretarako eztabaidagune nagusia.

Irizpide sorta zabala aurkeztu dute beren estekan. Adierazi zuen proposamen batzuk egingo zituztela Wikipediako fitxa batzuetarako. Beharbada ihes egin dit begiari, ez dakit hori nonbait adierazi duten.

Gorkaren hasierako mezuari erantzunez, irakurri ditut Wikipediako irizpideak (Onomastika, Antroponimia) eta oso orokorrak dira. Nire ustez, bat egin beharko genuke autoritateak taldearekin eta haien lanarekin. Horrek ez du esan nahi kasuan-kasuan desadostasunik egon ez daitekeenik, eta guk beste zerbait proposatu. Beharbada hierarkia (algoritmo) bat zehaztu behar dugu (Euskaltzaindia, EIMA, Autoritateak taldea...), baita irizpideen/proposamen argitalpen datari buruz ere.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Honen inguruan izan ziren eztabaida batzuk. Autoritateak ezartzeko saiakera horretan izan ginen bilduta @Aitzolete eta biok, baina arazoak zeuden kanpo webgune batean autoritate horiek idazteko, beraz Wikipedian zuzenean zerrenda bat igotzeko bidea urratu zen. Bide horrek arazoak zituen, hala ere, eta artikulu batean baino gehiagotan @Xabier Armendaritzek eztabaidatu zuen, irizpideak finkatzeko orduan jarraitutako bidearen inguruan. Ni, pertsonalki, autoritate kontrola egingo duen euskal liburutegien sare baten aldekoa naiz, baina ez naiz onomastikan batere aditua, eta ez dut irizpiderik esateko "hau zentzuzkoagoa da" kontraesan bat dagoenean.

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Aurten denboraz urri nabil wikipediagintzan aritzeko, eta ez dut astirik izango onomastikaren arloan erakunde batetik eta bestetik eman diren irizpide gero eta ugariagoak behar besteko arretaz aztertu eta Wikipediarako egokienak aukeratzen laguntzeko. Norbaitek lan hori bere gain hartzen badu, Antroponimia politika eguneratzeko proposamena egiten badu eta wikilarien adostasunez eguneratzea aurrera atzeratzen badu, primeran.

Beti dago zer hobetua; eta, onartu zenetik 14 urte igaro diren honetan, Antroponimia politikako hainbat alderdi (edo beharbada alderdi guzti-guztiak ere) eguneratu beharrean izango dira, noski.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)
"Autoritateak.eus" mezuari erantzun