Tortolosak

Tortolosak, kurkuluxak edo txokoak arkumeen hanketako tortolos hezur txikiekin egiten den Euskal Herriko haur-jolas tradizional bat da, munduan zehar ere zabaldua, hezurrak bota eta suertatzen diren aldeak zein diren, jaurtitzaileak irabazi edo galdu egiten duena. Aldaera batzuetan tortolosak orden jakin batean jasotzea, edo gero eta kopuru handiagoak biltzea da helburua.[1]
Aldaera anitz dituen jolasa eta Euskal Herrian ere herriz herri izendapen ezberdinak dituena: kaloka Donostian, sakaponak Zestoan eta asakaponak Zumaian[2]. Hezurraren lau alde posibleek ere izen ezberdinak jasotzen dituzte[3]:

- Lepo: kanporantz borobildua den aldea.
- Zulo: sakonune nabarmena duen aldea.
- Belarri: belarri itxura duena.
- Koxk: alde leunena.
Tokika bestelako izenak ere badaude. Bestalde, gazteleratik eratorritako pone, sake, karne, kulo ere erabiltzen dira.
Antzinako Grezian, astragaloi izenez, eta Erroman, tali izenez, sarri jolasten zen tortolosetan eta dadoen aurrekariak izan ziren. Tortolosetan, ordea, aldeek suertatzeko probabilitate ezberdinak dituzte, aldeko eta aurkako konbinazioak sortuz horrela. Adibidez, Erroman Venus izeneko konbinazioak lau tali edo tortolos alde ezberdinak suertatzea adierazten zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).
- ↑ «Zumaiako hitz bereziak: Asakapon -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-25).
- ↑ «Tortolosetan; tortolosaren aldeak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Julio de Urquijo: Tabas y peonzas en el País Vasco, www.euskomedia.org webgunean.