Lavaredoko Hiru Gailurrak
Itxura
(«Tre Cime di Lavaredo» orritik birbideratua)
| Lavaredoko Hiru Gailurrak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Große Zinne (en) |
| Garaiera | 2.999 m |
| Mota | mendikatea |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 46°37′07″N 12°18′20″E / 46.61861°N 12.30556°E |
| Mendikatea | Sexten Dolomites (en) |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Probintzia | Bellunoko probintzia |
| Leku geografikoa | Sexten Dolomites (en) |
Lavaredoko Hiru Gailurrak (italieraz: Tre Cime di Lavaredo; alemanez: Drei Zinnen; ladinoz: Tré Zìmes) Italia aldeko Dolomitetan kokatzen diren almena itxurazko hiru haitz dira. Alpeetako mendigune ospetsuenetariko bat da. Ekialdetik mendebaldera, hauek dira:
- Cima Piccola/Kleine Zinne ("gailur txikia") 2.857 metro.
- Cima Grande/Große Zinne ("gailur nagusia"), 2.999 metro.
- Cima Ovest/Westliche Zinne ("mendebaldeko gailur"), 2.973 metro.
1919ra arte Italia eta Austria arteko mugaren parte ziren baina, egun, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa eta Bellunoko probintziaren arteko muga osatzen dute. Muga administratiboa edozein izanda ere, aleman eta italieraren arteko muga linguistikoa bertatik pasa da.
Txirrindularitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lavaredokoa Italiako Giroko igoerarik ospetsuenetako bat da. Hona hemen bertatik pasa diren lehen txirrindulariak:
| Ekitaldia | Txirrindularia |
|---|---|
| 1967 | Felice Gimondi |
| 1968 | Eddy Merckx |
| 1974 | José Manuel Fuente |
| 1981 | Beat Breu |
| 1989 | Lucho Herrera |
| 2007 | Riccardo Riccò |
| 2013 | Vincenzo Nibali |
