Santiago Ospitalea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santiago Ospitalea
Arabako Unibertsitate Ospitalea
Hospital Santiago Gasteiz.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Gasteiz
Koordenatuak 42° 50′ 48″ N, 2° 40′ 01″ W / 42.846583333333°N,2.6670083333333°W / 42.846583333333; -2.6670083333333Koordenatuak: 42° 50′ 48″ N, 2° 40′ 01″ W / 42.846583333333°N,2.6670083333333°W / 42.846583333333; -2.6670083333333
Historia eta erabilera
Irekiera1820ko irailaren 27a
Kudeatzailea Osakidetza

Santiago Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Gasteiz udalerriko hiri-erdigunean, izen bereko auzoan, kokatua dagoena eta Arabako Unibertsitate Ospitalearen zati dena, Txagorritxu Ospitalearekin batera. Ospitalea Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, eta Arabako biztanleez gain, hainbat gauzatarako erreferentziazko zentroa da Debagoiena (Gipuzkoa) eskualderako, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere.

Ospitale bezala 1820ko irailaren 27an inauguratu zen, eta gaur egun 315 ohe ditu.

Artatutako populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitaleak Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzu, Aiaraldea eskualdea izan ezik, eta zenbait espezialitaterentzat Debagoiena (Gipuzkoa) eskualdearentzako erreferentziazko zentroa ere da, bai eta Miranda Ebro (Burgos) udalerriarentzako ere, guztira 300.000 bizilagun ingururi arreta emanez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiagoko egoitza Euskal Herri eta espainiar Estatuko ospitalerik zaharrena da, lehenbizi 1418an eraiki baitzen.

Gaur egungo kokapenean 1804ko apirilaren 12an eraikitzen hasi eta 1807an amaitu zen, 1820ra arte Frantziako tropen kuartel nagusia eta beranduago soldadu ingeles eta portugaldarren aterpe izanik.[1]

1820ko irailaren 27an ospitale bezala inauguratu zuten.

Eraikina 80ko hamarkadan handitu zen, besteak beste kanpo-kontsulten zerbitzua jasotzeko, nahiz eta gaur egun kanpo-kontsulten arreta Txagorritxu Ospitalearen ondoko eraikinean egiten den.

2012an Txagorritxu Ospitalea eta ospitale horren ondoan eraiki zen kanpo-kontsulten eraikin berriarekin fusionatu zuten, Arabako Unibertsitate Ospitalea sortuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Osakidetza, Arabako Unibertsitate Ospitalea - Nor garen () Nor garen . Noiz kontsultatua: 2017-09-26.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]