Txantiloi:2015-23 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Edinburgh (Eskoziako gaeleraz, Dùn Èideann, eskozieraz Edinburrie) Eskoziako hiriburua eta bigarren hiririk handiena da, Glasgowren ondoren. Herrialdeko ekialdean dago, Fortheko fiordoan. 2010ean 486.120 biztanle zituen.

1437. urteaz geroztik, Eskoziako hiriburua da. Argien mendean, Edinburgheko Unibertsitateari esker Europako hezkuntza eta kultur hiri garrantzitsuenetako bat izan zen. 1995an UNESCO erakundeak Edinburgheko Hiri Berria eta Hiri Zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Urtero bataz beste 13 milioi lagunek bisitatuzen dute, bereziki udan, Edinburgh Jaialdi sonatua dela eta.

"Edinburgh" izena britoierazko zelta hizkuntzako Eidyn leku izenetik dator: antzinako galeserazko hainbat aipamenetan ere agertzen da. Kenneth H. Jackson hizkuntzalari eta itzultzaileak "Eidyn" leku izenak gaur egungo Edinburgh hiria dagoen lekua izendatzeko erabilia zela argudiatzen zuen, baina Ifor Williams eta Nora K. Chadwicken arabera, hiriaz gain, eremu zabalagoa izendatzen zuela baieztatzen zuten. Dena dela, "Eidyn" leku-izenak beste tokietan ere dirau: adibidez, 15 milia mendebalderagoko Dunedin eta Carriden (Caer Eidyn) kokalekuen izenak horren froga dira.