Txantiloi:2016-15 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enzebra edo enzebroa, (gaztelaniaz: cebro edo encebra; katalanez: cebre, asturieraz: cebron, cebro, galizieraz eta portugesez: zebro, zebra edo zebron), zenbait adituren arabera Equus hydruntinus (nahiz eta horri buruz hainbat teoria izan), ekido baten izena da, Iberiar penintsulako zenbait eskualdetan, Euskal Herria barne, garai historikoak arte bizi izandakoa. Enzebroaren inguruko gehiena arkeozoologiak, historiak eta toponimiak oraindik argitu gabeko misterioa da. Hiru zientzien ekarpena beharrezkoa baita abere horren inguruko misterioa argitzeko. Horregatik, bereizi beharrekoak dira, alde batetik, arkeologiak eta paleontologiak ondo dokumentatutako Equus hydruntinus, Europako basastoa, azken ikerketen arabera onagroaren azpiespezie bat izan zena, eta, bestetik, askoz ezezagunagoa den agiri zaharretako iberiar enzebroa.