Txantiloi:2016-27 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enzebra edo enzebroa, (gaztelaniaz: cebro edo encebra; katalanez: cebre, asturieraz: cebron, cebro, galizieraz eta portugesez: zebro/a, edo zebron), hainbat adituren arabera Equus hydruntinus, nahiz eta honen inguruko teoria ezberdinak izan, ekido baten izena da, Iberiar penintsulako zenbait eskualdetan, Euskal Herria barne, garai historikoak arte bizi izandakoa. Enzebroaren inguruko gehiena arkeozoologiak, historiak eta toponimiak oraindik argitu gabeko misterioa da. Hiru zientzien ekarpena beharrezkoa baita abere honen inguruko misterioa argitzeko. Horregatik komenigarria da bereiztea arkeologiak eta paleontologiak ondo dokumentatutako Equus hydruntinus, Europako basastoa, azken ikerketen arabera onagroaren azpiespezie bat izan zena, eta askoz ezezagunagoa den agiri zaharretako iberiar enzebroa.