Wikipedia, Entziklopedia askea

Amerikar Perka (Black bass, ingelesez) animali ornoduna da, Centrarchidae familiatik dator. Arrain honek ezaguna da

Amerikar Perka espezie inbaditzailea da

espezie inbaditzailea delako. Arrain honen jatorria Ipar Amerikan dago, baina merkataritzaren eraginez mundu osotik zakabanatu zen XX. mendean. Gaur egun, Asian, Europan, Amerikan eta Afrikan aurkitu ditzakegu. Perka amerikarra ur gezako arrain bat da eta ugalketa sexualaren bidez ugaltzen dira.

Honekin lotuta, Perka espezie exotiko inbaditzailea da, hau da, leku berri batean ezartzen den espezie inbaditzailea dena kontrolik gabe ugaldu eta sakabanatzen da, ekosistemari, bertako espezieei, osasunari edo ekonomiari kalteak eraginez.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar Perkaren itxura

Perka amerikarra ur gezako arraina da eta 30-40 cm-ko luzeera hartzen du. Gorputzaren kolorea berdea da eta dorsalean bi zatitan banatutako aleta du. Bere muturra luzea da eta muturraren beheko zatia goiko zaita baino handiagoa da. Perkaren ezaugarri bereizgarriena bere ahoa da, oso handia da eta mandibulan eta mingainan hortzak ditu.

Zer ekosistema mota?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Perka amerikarraren tamaina bere habitataren araberakoa da, elikaduran eta uraren tenperaturan eragina duelako. Adibidez, Espainian perka amerikarraren batez besteko tamaina kilokoa da, gehienez ere 5 kilokoa izan daiteke. Aldiz, Estatu batuetan aleen tamaina 10 kilokoa izan daiteke.

Arrain honek korronte gutxiko ibaietan, ur geldoetan, urtegietan, putzuetan eta landaretza ugariko aintziretan bizi da. Ur epelak eta tenperatura altukoak nahiago ditu, ur sakonagoetan babesa bilatzen du.

Amerikako Perkak non aurkitu ditzazkegun lekuak bere jator lekuan

Non aurkitu ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar Perka Ipar amerikako aintzira handietatik eta Iparraldeko Carolina, Florida eta Iparraldeko Mexikoko ibai batzuetatik dator. Gaur egun, 50 herrialde baino gehiagotan zabalduta dago, hau dela eta aintzinean merkataritzako zakabanatu zituzten mundutik; hala nola, Espainiako eta Frantziako eremu batzuetan.

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduek arrain txikiagoak, igelak, zapaburuak eta beste lupia batzuk jaten dituzte, eta gazteek, berriz, zooplanktona eta uretako intsektuak. Kanibalismo kasuak egon dira.

Zer nolako kalte eragiten ditu Espainian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziea problematikoa da gure herrialdean, oso jatuna delako, eta zuzenean (harrapariengatik) edo zeharka (elikadura-baliabideak kentzen dituelako) amuarrainari edo izokinari eragiten dielako. Horrez gain, zooplanktonaren egitura aldatzen du ibai eta lakuetan, eta horrek ekosistema osoari eragiten dio.

   Ba al dakizu   
Espainian Amerikar Perka bat arrantzatzen baduzu ezin duzu saldu eta orduan, hil behar duzu eta ertzan utzi, ez dagoelako baimenduta uretara bueltatzea.

Beste alde batetik, Ruiderako (Gaztela-Mantxa) urmaeletako Parke Naturalean egiaztatu da arrain honek bertako blenio populazioaz elikatzen dela, iberiar penintsulako espezie mehatxatuenetako bat.

Horrez gain, Bizkaiko erreka batzuetan aurkitu dira; adibidez Lertutxeko urtegian, Leioan. Arrain honen arazoa da leku horren faunari zuzenki eragiten diola, izaki bizidun ornodunak nahiz ornogabeak jaten dituelako. Gainera, izaki bizidun hauekin amaitzen duenean izaki bizidun handiagoak jatera pasatzen da; hala nola, anfibioak edota krustazeo handiak (ibaiko-karramarroak).

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perka ugalketa sexualaren bitartez, udaberrian eta uda-hasieran ugaltzen dira. Lehendabizi, arrak eta emeak habia egiteko leku egokia bilatzen dute. Ondoren, emeak arrautzak botako ditu (3.000 baino gehiago izan daitezke) eta arrak zaindu egingo ditu. Azkenik, arrak habia kanpoko mehatxuetatik babestuko du, arrautzak apurtu arte, ernaldu eta astebetera, gutxi gorabehera.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar Perkari buruzko informazio gehigarri: