Wikipedia, Entziklopedia askea
   Ba al dakizu   

Bere izen arruntak Franco Andrea Bonelli italiar ornitologo eta bildumagilea omentzen du.

Bonelli arranoa edo aztore-arranoa (Aquila fasciata edo Hieraaetus fasciatus), tamaina handiko hegazti harraparia da. Arrano guztiak bezala, Bonelli arranoa Accipitridae familiakoa da, zehazki, Aquilinae subfamiliakoa. Espezie hau Europako hegoaldetik, Afrikatik Saharako basamortuaren perimetro menditsuan eta Indiako azpikontinentetik Indonesiaraino ugaltzen da.

Nolakoak dira Bonelli arranoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko historia naturaleko liburu alemaniar bateko artelana.

Bonelli arranoa, hegazti harrapari nahiko handia eta tamaina ertaineko arranoa da. Hala ere, nahiz eta ospe txarra duen harraparia delako, gure ekosistemarako animalia garrantzitsua da. Bere burua ertaina da, moko gogorra du, lepo luzea, isats ertaina eta behatz eta erpe handiak ditu.

Bere lumajeari begira, adinaren arabera aldatzen dela ikus dezakegu eta urtero lumaje osoa aldatzen dute, lumen erorketa otsail-martxoan hasten da eta irailera arte luzatzen da. Bonelli arrano helduak beheko aldeak zuriak ditu eta goiko aldeak ilunagoak. Bizkarrean marka zuri bat dute, buztana zuria da ertz ilunak ditu. Gazteak ordea, kolore marroi argiko beheko aldeak ditu eta goikoak ilunagoak. Gaztetatik helduetarako trantsizioan, hegaletako eta buztaneko lumajean ertz ilunak garatzen dira. Bestalde, helduen irisa eta mokoko argizaria horiak dira.

Beste arrano batzuekin alderatzen badugu, hego motzagoak ditu eta horregatik azkar hegan egiten du baina gutxiago planeatzen du.

Hegazti harrapari gehienak bezala, sexu dimorfismoa du tamainan, hau da, espezie bereko ar eta emeen artean tamaina ezberdintasunak ikusten direla. Arrano helduen luzera 55-74 cm-koa da, baina orokorrean espezie honetako emeak arrak baino %10 handiagoak dira: arren hego-zabalera 143-163 cm-koa da eta emeena 156-180 cm-koa. Arren bataz besteko pisua 1,9 kg-koa da eta emeena 2,6 kg-koa.

Zer soinu egiten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!

Bonelli arranoa isila da ugaltzen ez dagoenean, eta espezieak igortzen dituen soinuak nahiko aldakorrak dira. Gainera, deia bi sexuetako arranoek eman dezakete.


Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonelli arranoaren banaketa geografikoa

Aquila fasciatak, gaur egun, mundu-mailako banaketa irregularra eta urria du. Hegazti termofiloa da, eta tenperatura altuak bilatzen ditu ugaltzeko eta bizitzeko. Hau da, udan tenperatura altuenak dituzten herrialdeak bilatzen ditu eta neguan tenperatura 2ºC -tik jaisten diren herrialdeak saihesten ditu.

Ugaltze-populazioek mendiak hartzen dituzte, eta banakoek, berriz, lautada eta muinoak. Gazteak diren arranoak sakabanatze-eremuetan kontzentratzen dira, eta eremu horietan denbora batez egoten dira beren lurraldea okupatu arte.

Aztore-arranoek gure inguruan hartzen dituzten lurraldeak askotarikoak dira, eta ia basamortuan edo ondo kontserbatutako baso formazioetan aurki daitezke. Habitataren okupazioan aukera zabala izan arren, gehienek malda handiko eremuak aukeratzen dituzte.

Jokamoldea eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arranoa etxeko bele batek jazarria Pakistanen.
Arrano beltza, konpetidore nagusia

Arrano honek konpetidore nagusi bat du, Arrano beltza, izan ere, antzeko elikadura dute eta biek bizitzeko antzeko lurraldeak hautatzen dituzte. Horregatik, askotan batak bestea bere lurraldetik kanporatzen du. Nolabaiteko lehia dago ere Bonelli arranoaren eta beste harrapari batzuen artean habia egiterako orduan, hala nola Belatz handia eta Sai arrea. Bere harrapariak, Arrano beltza, Hontz handia eta Lepazuria dira, besteak beste.

   Ba al dakizu   
Ehizarako sistema bat jarraituz aukeratzen ditu bere harrapakinak: ondo ezkutatzen da bere harrapakinaren jokamoldea aztertzeko eta hori ondo detektatu ondoren erabakitzen denean, azkar jaurtitzen da bere presa ehizatzeko.

Hegazti honen harrapakinak ia 200 espezie barne hartzen ditu, haien artean eta gogokoenak untxia, eper gorria eta usoa dira, baina batzuetan kaioak ere ehizatzen ditu. Bonelli arranoak batez ere hegaztiak eta ugaztunak ehizatzen ditu, narrastiak eta beste harrapakin mota batzuk noizean behin bakarrik hartuz.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arranoak adarrak habiara eramaten.

Bonelli arranoa, arrano espezie gehienak bezala bakarka edo bikotean bizi ohi da eta bikote hori bizitza osorako da. Espeziearen eme eta arrak ikus daitezke urrian jada adartxoak habiara garraiatzen hori osatzen hasteko. Habia horiek normalean labar eta zuhaitzen goialdean kokatzen dira.

Bonelli arranoa bere kumea eper batekin elikatzen.


Eztei-hegaldiak ugalketa egiteko erabiltzen dituzte eta azaroan hasten dira, gero, kopulak abenduan hasi eta apirileraino luzatzen dira. Arrautzak jartzen hasten dira urtarrila eta apirilaren artean eta inkubazioa normalean emeak bakarrik egiten du eta habia defendatzeaz arduratzen da, arrak janaria lortzen duen bitartean. Inkubazio horrek 37-41 egun irauten ditu eta errunaldi bakoitzeko 2 arrautza jartzen dituzte.

Txitoak jaio eta gero habian igarotzen dituzte 60-67 egun, emeaz elikatuak. Hala ere, lehen aldiz hegan egitetik 77-113 egunera habia uzten dute.

   Ba al dakizu   
Arrautzak normalean zuriak dira baina batzuetan marra eta orban marroiak izan ditzakete.

Nolakoa da bere bizimodua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi bonelli arrano gazte
Ehiza egiteko prest harrapakinak bilatzen.

Espezie lurraldekoia da, hau da, bere lurraldea defendatzen duen animalia da. Baina ugalketaren ostean, fideltasun hori murrizten da.

Bonelli arrano helduak noizbehinka sedentarioak dira, honek esan nahi du normalean ezarritako lekuan bizi dela denbora luze batez. Lurraldeak mantentzeko aire erakustaldiak egiten dituzte, eta askotan arrano-habiaren inguruan egiten duten dantzen bidez. Banako gazteek abuztutik aurrera gurasoen lurraldea uzten dute eta behin-behineko bizilekuak erabiltzen dituzte, non harrapakin ugari dituzten hurbil. Gainera, Bonelli arrano gazte horiek dispertsioan daudenean, ohikoa da beste hegazti batzuekin lurraldea partekatzen ikustea.

Arriskuan al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Bonelli arranoaren desagerpenari dagokionez kezka txikiagokoa dela uste da, baina apurka-apurka kopurua gutxitzen ari da, neurri handi batean, gizakiek egindako kalteengatik. Hauek dira heriotza-kausa nagusiak:

   Ba al dakizu   

Desagerpena sahiesteko:

Linea elektriko arriskutsuak aurkitu eta zuzendu beharko lirateke, inplikatutako kolektiboak (ehiztariak eta kolunbizoreak) kontzientziatu beharko lirateke eta gune sentikor jakin batzuk zaindu beharko lirateke. Gainera, gaur egungo habiak egiteko eremuak babestu behar dira, giza presiotik babestuz.
  • Elektrokuzioa eta/edo talka linea elektrikoekin
  • Gizakion jazarpena (atzera egiteko arrazoi nagusitzat hartzen da.)
  • Habitatak suntsitzea eta aldatzea
  • Talka:
  1. Ehiza-hesiekin
  2. Ibilgailuekin
  3. Parke eolikoetan
  • Kutsadura
  • Gaixotasunen transmisioa

Gehiago jakiteko kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://atlasaves.seo.org/ave/aguila-perdicera/
  2. https://seo.org/ave/aguila-azor-perdicera/#
  3. https://meridian.allenpress.com/rapt/article-abstract/48/3/292/436489/Cannibalism-in-Bonelli-s-Eagle-Aquila-fasciata