Txikipedia:Juanito Oiarzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Juan Eusebio Oiarzabal Urteaga, ezagunagoa Juanito Oiarzabal ezizenaz (Gasteiz, Araba, 1956ko martxoaren 30a - ) arabar mendigoizalea da.[1]

Bere lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juanito Oiarzabal eguzki betaurrekoekin

Lehen zortzimilakoa (Cho Oyu) 1985ean igo zuen. Munduko 14 zortzimilakoak igo zituen lehen euskal herritarra bilakatu zen 1999an eta mundu osoan laugarrena izan zen oxigenoaren laguntzarik gabe lortu zuena. Era berean, tontor handienak (Everest, K2, Kangchenjunga) 3 alditan igo dituen lehen alpinista dugu. Zazpi Gailurrak ere igo ditu (munduko zazpi kontinente bakoitzeko gailurrik garaienak).

2009an, helburu berri bat jarri zion bere buruari: munduko 14 zortzimilakoak bi aldiz igoko zituen lehen pertsona izatea.

Helikopteroaren beharra izan zuela-eta, azkenaurreko jaitsiera konfirmazio zain badago ere, gaur, zortzimilako gehien igo dituen pertsona da, 26 igoerarekin.

Alpinismoaren munduan daramatzan 23 urtetan, 35 espedizio garrantzitsu burutu ditu.[2]

Tontor nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juanito Oiarzabal. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. Juanito Oiarzabal. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. Juanito Oiarzabal. 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).