Karramarroa edo hamarratza (Brachyura), animalia erreinuko krustazeo bat da, oskol batez babestua da eta aurrealdean bi matxarda ditu. Ondorioz, krustazeoa denez, ornogabeen taldean kokatzen da, horrek esan nahi du ez duela bizkarrezurrik, gizakiok ez bezala.
Krustazeoaz gain, krustazeo dekapodoa da, hau da, bost hanka pare ditu. "Dekak" hamar esan nahi baitu greziarrez eta "podok" oina, beraz, hamar oin. Hasiera batean ibiltzeko balio badute ere, aurreneko parea moldaturik dauka eta matxardak garatu ditu. Aurreneko pare hori gainerako hankak baino askoz handiagoa da eta hainbat funtzio ditu: elikagaiak hartzea, erasoen aurrean babestea eta gainerako karramarroekiko harreman sozialak eratzea.
Hainbat mota ezberdinetakoak daude, oso txikiak diren batzuetatik hasi eta oso handiak diren batzuetaraino. Gainera, kolore ezberdinetakoak izan daitezke, beltzak, gorriak edota laranjak.
Nolakoak dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore iluna dute, eta marroi, berde, gorri eta gris artekoak dira. Bost hanka pare dituzte. Exoeskeleto gogorrez estalitako animalia bat da. Zefalotoraxak osatzen du gorputza eta bost hanka pare ditu. Aurretik esan bezala, aurreko bi hankak matxardak dira. Karramarro espezie handienek 1,5 – 1,8 m inguruko luzera dute. Arra bost urte inguru bizi da eta Emea hiru urte. Itsas karramarroa gaueko animalia da.
Karramarro guztiek, ornogabe bentikoak dira, hau da, itsaso edo ibai hondoan ibiltzen dira guztiak. Behealdean beharrean bi sakoneren artean igeri eginez bizi dira. Beste ezaugarri komun bat, elikagaiak harrapatzeko eta manipulatzeko, gorteatzeko edo borroketarako erabiltzen dituzte aurreko matxardak.
Non bizi dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur gezan, hau da ibaietan, eta ur gazian, itsasoan, bizi diren karramarroak daude. Gainera, itsasoan bertan ere itsaso hondoan bizi direnak eta itsaso kanpoan bizi direnak daude. Itsaso kanpoan bizitzeari dagokionez hondarretan, arroketan, etab. bizitzea esan du.
Euskal Herriko txoko gehienetan aurki ditzakegu karramarroak, nonahi daude. Asko eta erraz bilatzea nahi izanez gero, hondartza ertzetako arroketara edota portuetara joatea gomendatzen dizuegu. Iberiar Penintsula osoan ere nonahi daude.
Nola elikatzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karramarroak orojaleak dira, animaliez zein landareez elikatzen dira. Batez ere algetaz elikatzen dira, hala ere, arrain txikiak, beste krustazeo txiki batzuk, dortoka kumeak, zizareak, planktona, etab. ere jan ditzakete.
Jaterako orduan, beraien bi matxardez baliatzen dira.
Animalia biziez gain, uretako hegaztien gorpuak, baita hildako animalien aztarnak ere jaten dituzte.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreproduzitzeko garaian, barne ernalketa erabiltzen dute. Hau da, obuluaren eta espermatozoidearen elkarketa emearen barnealdean gertatzen da. Hala ere, elkarketa horrek ez du zertan berehala izan behar. Emeak, nahi izanez gero, arraren hazia bere ugalketa aparatuan gorde dezake, eta nahi duenean erabili, ernalketa eman dadin.
Ondoren, arrautzak erruten ditu. Prozesu hau emearen sabelaldean ematen da eta karramarro emeak material itsasgarri bat isurtzen du, arrautzak geldirik egon daitezen.
Gizakiok amaren sabelean 9 hilabete egoten garen bezala, karramarroak 20 egunetatik 4 asteetaraino egon daitezke arrautza barnean, espeziearen arabera.
Ozeanoko karramarroen jaiotzak itsasaldiekin sinkronizatzen direla, ama larba txikiak uretara botatzeko gai izan dadin? Eta ugalketa sasoian karramarro bikoteek batera lan egiten dutela janaria bilatzeko eta arrautzak zaintzeko?
Zeinek jaten ditu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animalia guztiek bezala, badituzte harrapariak. Txikiak direnean edo oskolez aldatzen ari direnean egon ohi dira arriskuan. Horietako harraparia olagarroak dira. Olagarroez gain, arrain, igaraba edo beste karramarro handiagoko batzuek jan ditzakete
Zeintzuk dira bere mehatxuak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karramarroen etsairik handiena gu gara, gizakiok, karramarro handi asko arrantzatzen baititugu, ondoren guk jateko. Nasa izeneko tramankulu batzuen bidez arrantzatzen dira, hauek kaiola moduko baten itxura dutelarik. Hauen barruan, amu bat (arrain hil bat, adibidez) jartzen da eta bertan karramarroak sartzean hildako arrain hori jatera, ezin dira atera.