Txikipedia:Ongailu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongailu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ongailua zapore berezia emateko edo platera osatzeko janariari eransten zaion gozagarri, saltsa edo espezia da. Sarritan zapore bizikoa izanik, kantitate txikietan erabiltzen da. Euskal sukaldaritzan ongailurik erabilienak gatza, azukrea, oliba olioa, ozpina, berakatza eta perrexila dira.

Ongailuak,  dakigunez Antzinako Erroman , Antzinako Indian, Antzinako Grezian eta Antzinako Txinan ezagutzen ziren. Bada mito bat elikagaiak kontserbatzeko teknikak hedatu baino lehen, espeziak eta ongailuak erabiltzen zirela janaria zaporetsuagoa izateko, baina aldarrikapen hori ez dago froga historiko edo erregistrorik onartzen.

Ongailu desberdin asko daude, honako hauek adibide batzuk dira.

Oingailua

Alkoholdun edari, Chutney, Espeziak, Gatza, Jengibre, Ketchup, Laranjondo lore, Olioak, Ozpin, Limoi, Soja saltsa, Wasabi, Piper txorizero...