Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


      Entzun!

Ordunteko behorra, Lausako zaldia edo Lausako ponia (Caballo losino), zaldien familiako animalia ugaztun bat da eta ornodunen familian kokatzen da. Hau da, bizkarrezurra du bere gorputzari ahalik eta hobekien heltzeko.

Ordunteko behorra hain da txikia, non ponien sailkapen taldean sartzen den.

Ordunteko behorra

Ordunteko behorra oso azkarra eta indartsua da, eta hiritik urrun bizitzea gustatzen zaio. Animalia hau denbora luzez ibil daiteke nekatu gabe. Horrez gain, oso zaldi gogorra, noblea eta lasaia da.

   Ba al dakizu   

Mendiak esploratzea gustatzen zaiola eta denbora asko pasa dezakela ezer jan gabe?

Bere itxurari dagokionez, buru handia du eta belarriak tamaina ertainekoak ditu. Bestetik, mehea da eta forma kurbatua du barrurantz, uztai bat bezala. Begiak biziak eta handiak ditu, marroi kolorekoak. Sudurrari begiratzen badiogu, zulo handiak ikus ditzakegu. Azkenik, ahoa pixka bat lodia dauka.

Gorputzari erreparatuz, tamaina txikiko zaldi bat da, poni bat baino pixka bat handiagoa 132cm inguru neurtzen dutelarik. Lepo zabala du, bizkar sendoa eta buztan luzea zein iletsua dauka. Behor honen kolorea beltza da, baina jaioberrien ile kolorea gorrixka izaten da.

Non eta nola bizi da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burgosko udal-mapa

Gaur egun, zaldi hauek Burgosko iparraldeko Lautzako ibarrean zein Pancorbo aldean bizi dira.

   Ba al dakizu   

Lausako zaldiaren izena bere jatorrizko lekutik datorrela, hala nola, Lausako ibarretik?

Banda edo talde izeneko taldeetan bizi dira elkarrekin. Talde horiek zaldi heldu bat, behor batzuk eta kumeak izaten dituzte, normalean hiru urtetik beherakoak. Taldeek 6-10 zaldi izaten dituzte, urte horretan zenbat kume izan dituzten kontuan hartuta.

Hiru urte bete baino lehen, zaldi gazteak taldetik aldentzen dira sexu-heldutasunera iristen direnean. Bazka, ura, itzala eta eltxoen aurkako babesa duten lekuetan bizi dira, eguneroko jarduerak egiteko. Bere eremuaren mugak urteko sasoiaren arabera alda daitezkeen arren, udan bezala, ura eta larre freskoa duten lekuetara mugitzen dira.  

Oro har, aske bizi dira, eta behorrak oso onak dira kumeak zaintzen.

Zer jaten du?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bazka

Animalia belarjalea da, eta horrek esan nahi du, landarez elikatzen dela bizirik irauteko. Oro har, bazkaz eta belarrez elikatzen da. Ingurune naturalean, landaredi freskoa eta askotarikoa duten artzaintza-eremuak bilatzen ditu. Belar ondua ere jan dezake, batez ere larre freskoa mugatua den garaietan, neguan adibidez.

Elikagai hauez gain, batzuetan elikadura-osagarriak eman dakizkioke, bere berariazko eskakizunen eta ingurunearen arabera. Horrez gain, gizakiok bezala, ur garbi eta freskoa behar du bizirauteko.

Nolakoa da bere ugalketa?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordunteko behorrak udaberriaren erdialdean ugaldu ohi dira, eguneko argi orduen, tenperaturaren eta abarren araberakoa izaten baita. Burgosko iparraldean, baldintza horiek udaberriaren amaieran agertzen dira.

Zergatik dira garrantzitsuak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   

...Ordunteko behorra galtzeko arriskuan dagoela?

Lausako zaldia garrantzitsua da Gaztela eta Leonen bizi den zaldi mota berezia delako. Hauek historian zehar oso garrantzitsuak izan dira gizakiei asko lagundu baitiete. Beraz, zaldi hauek altxorrak bezalakoak dira, aspalditik bizi izan baitira Gaztela eta Leonen eta zaldiak nolakoak ziren gogorarazten baitigute.

Bestetik, belarra jaten dutenez, gure landa inguruneak garbi mantentzen laguntzen digute, behar ez ditugun landareak gehiegi ez hazten lagunduz.

Zer egin dezakegu hauek babesteko?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Birziklapenaren sinboloa

Gauza asko egin ditzakegu hauek babesteko, horietako batzuk honako hauek dira:

  • Habitata zaindu: bizitzeko leku segurua eta erosoa dutela ziurtatu behar dugu, larre freskoa eta ur garbia izango duena.
  • Kutsadura murriztu: birziklatu, natura zaindu, zaborra zakarrontzietara bota...
  • Lan astunekin gehiegi ez kargatu: Animali hau lan egiten laguntzeko erabiltzen dute gizaki askok, garrantzitsua da, ordea, behar duten atsedena ematea. Animaliak, gizakiak bezala nekatu egiten dira eta lan astunegiak jarriz gero, lesioak zor ditzakegu eurengan.
  • Historikoki, eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintza jardueretarako erabili izan da. Haien indarrak eta erresistentziak lanerako animalia ideal bihurtzen dituzte.
  • Zaldi hauek beltzak dira, baina gorri ukitua dute, odolki kolorea bezala. Neguan, helduek gehiago erakusten dute kolore hori, eta bi urtetik beherako zaldikoek, berriz, ilaje gorrixka eta luzea dute.
  • Abentura asko bizi izan dituzte gizakiekin topo egin zutenetik. Hasieran, ehizatu egin zituzten, eta, geroago, gerra-tresna bihurtu ziren Errekonkista izeneko aldi batean, Errege katolikoek erabiltzen zituztenean.

Gehiago jakiteko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txikipedia: ekosistemak zaintzea: bertan, izaki bizidunak zein gure ingurunea zaintzeko zer egin dezakegun azaltzen da.
  • Txikipedia: zaldi: zaldiez gehiago jakiteko aukera ematen du, horrez gain, Lausako zaldiak zaldi arruntarekiko dituen ezberdintasunak ikusteko aukera dago.