Wikipedia, Entziklopedia askea
Patata-zomorroa patata hostoa jaten

Patata zomorroa (Leptinotarsa decemlineata) intsektu eta izurri bat da. Krisomelidoen familiako koleoptero bat da. Oso bereizgarriak dira helduek erakusten dituzten marra hori eta beltzengatik. Burua laranja kolorekoa da, begi beltzekin. 1 cm inguruko neurria dute. Leptinotarsa decemlineata izurritetzat hartzen da patataren laboreetan, landarearen hostoetan eta zurtoinean kalte nabarmenak eragin baititzake, eta horrek haren errendimendua eta kalitatea murrizten ditu. Nekazariek izurri hau kontrolatu behar dute beren laboreak babesteko.

Thomas Say izeneko zientzialari batek aurkitu zuen 1824. urtean. Zehazki nondik datorren ez dakigun arren, Koloradon eta Mexikon hasi zela uste da. Europara AEBko armadak ekarri egin zuen, Lehenengo Mundu Gerran. Gaur egun hainbat lekutara zabaldu egin da, eta Europako, Asiako eta Ipar eta Hego Ameriketako herrialde askotan aurkitu dezakegu: Espainia, Italia, Alemania, Kazajistan, Mongolia, AEB, Peru...

Batzuetan, kakalardo hori Leptinotarsa juncta izeneko antzeko batekin nahas daiteke. Leptinotarsa ahizpetatik hurbil ere badago eta oso antzekoa dirudi baina, hauek dute patata laborantzan kalterik egiten.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patata-kakalardo helduak intsektu txikiak dira, eta normalean 10 milimetroko luzera dute. Leptinotarsa decemlineataren gorputza borobila, gorria, laranja edo horia da, eta marra beltzak ditu oskolean zehar. Larbak arrosa-laranja dira, sabel handia dute eta 15 milimetro luze izatera irits daitezke. Hazi ahala kolorea aldatzen dute. Kakalardo mota honek gorputz biribilak edo obalatuak eta zango sinpleak ditu oinarrian. Maizenik erratzen dira marigorringo larbak beren antzerako itxuragatik. Sei hanka mehe eta luze ere baditu, azkar mugitzeko aukera ematen diotenak. Baina kakalardo honen ezaugarririk interesgarriena antenak dira. Antenak intsektuen "belarriak" dira, eta patata zomorroan oso luzeak eta meheak dira, luzera osoaren erdia baino gehiago neurtzen dutenak. Kakalardo honen antenak oso erabilgarriak dira inguruko giroa sentitzeko. Bere ingurune naturalean bizirauten laguntzen dioten usainak, bibrazioak eta beste estimulu batzuk antzeman ditzakete. Kakalardo honen begiak handiak eta biribilak dira, eta beltzak. Ikusmen ona du janaria aurkitzeko eta harrapariak saihesteko.

   Ba al dakizu   
Leptinotarsa decemlineataren izen zientifikoa grekotik eta latinetik dator. "Leptinotarsa" hitzak "kakalardo mehea" esan nahi du, eta "decemlineata" hitzak gorputzean dituen hamar lerro beltzei egiten die erreferentzia.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patataren hosto, lore eta zurtoinez elikatzen da. Patata landaretan kalte handiak eragiten ditu.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patata-kakalardoak metamorfosi osoa egiten du, hau da, lau bizi-etapa ezberdin igarotzen ditu: arrautza, larba, pupa eta heldua.

Arrautzak, horixka-laranjak dira eta 30 arrautzetako multzotan kokatzen dira, hostoen azpikaldean. Emeak hostoen azpietan jartzen ditu arrautzak, eta beldarrak egun batzuk geroago sortzen dira. Beldarrak, hasieran marroi-gorrixkak, handitzean kolore argiagoa hartzen dute. Gero lur barnera sartu, pupa sortu eta intsektu heldua sortzen da.

Nongoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coloradoko kakalardoa Ipar Amerikakoa da, eta Kanadako hegoaldetik Mexikora doa. Geroztik, munduko beste leku batzuetara zabaldu da, besteak beste, Europara, Asiara eta Hego Amerikara, non nekazaritza izurrite garrantzitsu bihurtu den. Nahiago du patataren landare asko dauden eremuetan bizi, hori baita bere elikagai-iturri nagusia.

Kakalardo hori ez da beti patatekin lotuta egon. 1859 inguruan, Nebraskako patata-laborantzetan arazoak sortzen hasi zen, eta, ondoren, ekialderantz hedatzen joan zen azkar, 1874an Atlantikoko kostaldera iritsiz. Aditu batzuek kakalardo horren berri eman zieten europarrei, hara irits ez zedin, baina ez zuten arrakastarik izan. 1877an iritsi zen Erresuma Batura, baina askotan borrokatu behar izan dute ordutik. Europako beste leku batzuetan, AEBetako base militarretatik gertu ezarri zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta kontinentearen zati handi batean hedatu da.

Leptinotarsa decemlineata oso intsektu erresistentea da eta erraz egokitzen da klima mota ezberdinetara. Tenperatura oso hotzak dituzten lekuetan bizi daiteke, baita leku beroagoetan ere. Hala ere, eremu epelak dira habitat egokiena.

Patata-ekoizpen handia duten lekuetan aurkitu ohi da, baina Solanaceae familiako beste labore batzuekin ere elikatu daiteke, tomateekin eta alberjiniekin, adibidez.

Nola aurre egin patata-kakalardoak eragindako izurriteari?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izurriteari aurre egiteko prebentzio-neurriak aplikatzea modurik eraginkorrena da eta hauek dira neurri batzuk:

LABORE TXANDAKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patata-laboreak zomorroek erasotzen ez dituzten beste laboreekin txandatzea komeni da. Bestela, neguan lo egiten duten heldu batzuk udaberrian hasten dira erasotzen, eta laborantza berriak suntsitzen dituzte.

KONTROL BIOLOGIKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraginkorragoa da kontrol biologikoko metodoak erabiltzea produktu kimikoak erabiltzea baino. Ba dago onddo bat, Beauveria bassiana kakalardoengan gaixotasunak eragiten dituena. Erraz eskura daitezke komertzioetan.

HELDUAK ETA ARRAUTZAK EZABATU[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrantzitsuena da landarearen hostoen hazkundeari begira egotea denbora guztian. Lehenbizi, kendu kakalardo helduak. Etsai naturalak geroago sartuz gero, errazagoa izango da izurria kontrolatzea. Begiratu arretaz beheko aldea ere, erraz erortzen den arrautzarik ez dagoela ziurtatzeko.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]