Wikipedia, Entziklopedia askea

Steffi Graf

Steffi Graf 1969ko ekainaren 14an Alemaniako Mannheim hirian jaiotako tenislari profesional ohia da.

Steffi Graf

Bizitza profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau urte baino ez zituela hasi zen tenisean. 1982ko urriaren 18an profesionaletan hasi zen. WTA sailkapeneko 1go postuan izan zen, 1987ko abuztuaren 17tik 1991ko martxoaren 10a bitartean. Guztira 337 astez izan zen 1go postuan.1988. urtean Golden Slama eskuratzen lehenengo emakumea bilakatu zen, Olinpiar jokoetan urrezko domina eskuratzean.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako eta Europako “Junior” kopak irabazi 1986ko apirilaren 12an irabazi zuen bere lehen txapelketa, 107 txapelketa irabazi zuen. Grand Slameko txapelketa guztiak 2 hamarkada ezberdinetan irabazi eta 902 partidu irabazi, 1990eko maiatzaren artean jarraian irabazitako 68 partiduen marka lortu. 902 partidu irabazi bere bizitza profesionalean. Roland Garroseko azken titulua lortu zuen, orduko munduko 1na zen Martina Hingisen kontrako partidu ikusgarrian.

115 partida galdu zituen bere ibilbide profesionalean zehar. 1987, 1988 eta 1989. urteetan, 7 partida baino ez zituen galdu.

Kolpeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kolperik hoberena eskuina izan zen. Aldiz, errebesarekin konfiantza gutxi zuen, oso kasu bakanetan tantoak irabazteko erabiltzen zuen.

Gainera, sake oso ona ere bazuen, eta gehienetan atzean jokatzen bazuen ere bolea ona ere bazuen. Bere hanka jokoa eta abiadurari esker, ezkerralderantz azkar mugitu eta errebesarekin normalean jokatu beharko ziren pilotak eskuinez jokatzeko aukera izaten zuen.

Lesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993ko apirilaren 30ean moztua izan zen, Hamburgoko irekian, Magdalena Maleeva tenislari Bulgariarraren kontrako partiduko atsedenaldi batean Monica Selesi bizkarrean labankada bat eman ziotenean. 1999ko abuztuaren 13an San Diegoko txapelketako lehen partidua Amy Frazierren kontra jokatzen ari zuela, lesio bat zela eta partidua utzi behar izan zuelarik, erretiro profesionala hartu zuen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bikotearekin, Andre Agassik, beraien Las Vegaseko etxean 2001eko urriaren 22an ezkondu zen. Urriaren 26an beraien lehen semea jaio zen, 6 asteko aurrerapenarekin. 2003ko urriaren 3an beraien alaba jaioko zen. Bere aita 2 urtez kartzelan egon zen, 1997an Steffi Grafen irabazien gaineko zergetan 7.000.000$eko iruzurra egiteagatik.

Tenisaz kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WWF erakundearen "enbaxadorea" da. Gerren eta jazarpenen biktimak diren haur eta familiei laguntzen dien Children for Tomorrow fundazioaren sortzailea eta babeslea da. 1988an, BBC Sportsek ematen duen Urteko Pertsonalitatea saria eskuratu zuen; eta 1999an, Kiroletako Asturiasko Printzearen Saria.