Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikroskopiotik ikusitako streptococcus pneumoniaren irudia

Streptococcus pneumoniae edo Neumococoa bakterio bat da, pneumonia gaixotasuna gauzatzen duena. Bakterioak, gu begi biztaz ikusi ezin ditugun izaki bizidun zelulabakarrak dira. Zelulabakarrak direnez, zelula bakar batez osaturik daude eta haien zelula animalien eta landereena baino askoz sinpleagoa da.

Bakterioak munduko leku guztietan aurkitu dezakegu eta bi motatakoak daudela esan dezakegu. Alde batetik gizakiontzat erabilgarriak direnak eta bestetik, gizakioentzat kaltegarriak direnak. Lehenengoak, gizakioek erabiltzen ditugu gure onerako eta zenbait elikagai sortzeko, hala nola yogurta (kasu honetan Lactobacillus bulcaricus eta Streptococcus thermophilus bezalako bakterioek hartzen dute parte). Bestalde, beste hainbat bakterio gizakioentzat eta gizakion osasunerako kaltegarriak dira gaixotasunak sortzen dituzte eta. Neumococo bakterioa hau, bigarren taldekoa da. Gizakieoi pneumonia gaixotasuna eragiten digu.

Zer dakigu bakterioari buruz?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neumococoa bakterio erreinuaren barnean kokatzen dugu. Bakterio erreinuaren barruan bere lagunekin Bacilli izeneko klasea osatzen du eta bere familia Streptococcaceae izena dauka. Bera, bere familiako beste bakterio batzuk bezala (baina ez guztiak, adibidez Streptococcus thermophilus bakterio onuragarria baita), gizakioentzat kaltegarriak dira. Behin gure gorputzetan sartzen direnean ugaltzen hasten dira gero eta gehiago izateko. Gure barnean kalte handia egiteko gaitasuna dute, horregatik bakterio hauetatik babestea oso garrantzitsua da guretzat.

Bakterioaren irudi birtuala

Zein da bere bizi zikloa?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erreprodukzioa:

Oso erraz transmititzen da listu tanten bitartez. Hau, gehienbat airetik gertatzen da hitz egitean, eztula egitean eta doministiku egitean. Ekintza hauek egiterakoan, askatzen dugun listuarekin batera salto egiten dutelako eta beste pertsona baten erortzen lortzen badute bertan ugaldu daitezke eta gaixotasuna pasatu. Hori ekiditzeko, eztula edo doministiku egiterakoan zapia edo eskua jartzea gomendagarria da.

  • Oxigenazioa:

Ez du oxigenoaren beharrik bizitzeko. Gure gorputzean edo ia-edozein lekutan bizitzeko gai diren bakterioak dira, ez dutelako oxigenorik arnastu behar gu bezala edo animaliak bezala.

  • Mobilizazioa:

Ezin dira mugitu. Lehen esan dugun moduan, bakterio honek gure listuaren bidez mugitzen dira, honekin saltoka ibiliz.

Eguneko bizitza egiten dugun lekuetan bizi da bakterio hau. Harrapatzeko, gehien bat hezetasuna eta hotza dagoenean gertatzen da. Hala nola, euria eta hotz asko egiten duenean eta ondo babesten ez garenean, adibidez manga laburrean joatea estalkirik gabe txaparrada izugarria dagoenean. Gaur egun, ez da arrisku handiko bakterioa, sortzen duten gaixotasuna (neumonia hain zuzen) sendatzeko tresnak baditugulako. Hotz handia egiten duenean ondo babesten ez bagara, erraztasun gehiago ematen dizkiogu bakterioari gure gorputzean sartzeko eta gaixotzeko. Larria ez bada ere, hobeto gaude haiek gabe gure gorputzean.

Sortzen duen gaixotasunaren sintomak zeintzuk dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streptococcus pneumoniae edo neumococo bakterioa neumonia gaixotasuna gauzatzen digu. Hurrengoko sintomak emanez:

  • Eztula.
  • Flema horizkak,berdeak edo odolarekin.
  • Hotzikara etengabeak.
  • Aire falta handia.
  • Bularreko mina.
  • Gehiegizko izerdia, aire faltagatik sortua.
  • Goze falta.
  • Energia falta.
  • Nahasmena, pertsona zaharretan gehien bat.


Zeintzuk dira arrisku taldeak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Umeak edo gazteak
  • Pertsona nagusiak
  • Aurretik arnas arazoak dutenek
  • Alkoholikoak aurkitzen ditugu

Baina kasu larri nagusiak, jaioberri eta pertsona nagusietan ematen dira.

Industria zonaldeetan eta hirietan eman izan dira kasu gehienak, azken batean, zenbat eta pertsona gehiago egonda batek gaixorik badago besteekin elkarekintzan egoterakoan hurbiltasunez errezagoa da bakterio maltzur honetarako beste pertsonetara joatea. Horregatik, gaixorik bagaude hoberena da beste pertsonekin ez egotea oso hurbil.

Bizirauteko ze baldintza behar ditu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Streptococcus Pneumoniae edo neumococo bakterioa behin gorputzera sartzen denean, bere toxinak edo bere pozoia sortzen du. Honek, ibilbide zuzena hartzen du birikietaraino. Birikietara heltzerakoan festa egiten hasten da eta bitartean gizakioei arnasteko zailtasunak ematen dizkigu.

Bakterio honen toxinak gorputzean festa eginez denbora asko egon ahal dira eta gero eta denbora gehiago egon, gero eta gehiago dira. Festa hori hilkorra bihurtu arte.

Gaixotasunak gorputzean duen eragina

Gehien bat, hotzarekiko erresistenteak dira. Baina gaur egun arrisku taldeetatik kanpo dauden pertsonentzat ez da zaila hauei aurre egitea.


  • Transmizio bideak:

Gizakietan bakarrik ematen da bakterio honen hedapena. Sudurrean hasten du bere bidea, beraz, gure arnas aparatuaren barruan egiten dutenez bere hedakuntza, transmizio bide normalena listuaren bidez da (eztula egitean, elkarrizketa gertu bat izatean…).

Transmizio bidea asko erraztu egiten da arnasketa infekzioak dituzten gizakietan, aldiz, beste bakterio askorekin alderatuz, bakterio hau hartzea zaila da ondo babesten bagara hotzetik eta hezetasunetik.

Urteko edozein denboraldian eman daiteke, baina neguan eta udaberrian du presentzia gehiena.

Zeintzuk dira bere bitxikeriak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste bakterio askoren kasuetan bezala, mikroorganismo gutxi daukagunean bukatzen da; horrela eztula egitean edo listua jariatzean hauek gure gorputzetik botatzen ditugulako bat ere ez geratu arte.

Baina, bitxikeria nagusi bezala Penizilina antibiotikoari esker ematen den gertaera daukagu. Penizilina hartuta, 24-48 orduz bakterioaren transmisore izateari uzten diogu, hau da, bakterioa hiltzen dugu eta ezin dugu transmititu gehiago bere festa momentuan bukatuz. Penizilina antibiotiko bat eta berau, gainerako antibiotikoak bezala, bakarrik beharrezkoa denean eta medikuaren aholkuei zorrozki jarraiki hartu behar dira.

Streptococcus pneumoniae bakterioaren forma


  • Kontrol neurriak:

Bakterioa behin hartuta, Penizilina eta Eritromizina dira bakterioaren etsai nagusiak. Horrez gain, txertoa badago, 2 urte baino gutxiago dituzten umeetan erreakzio gutxi izan arren. Txerto hauek, infekzio larriak modu errazean hartzen dituzten pertsonentzako prestatuta daude.

Bakterioarekin guztiz bukatzeko, Penizilina edo Eritromizina bezalako antibiotikoak bidali ohi dizkigute medikuek. Gure medikua esaten diguna jarraitzea oso garrantzitsua da, esaten digun egun eta dosi kantitatea errespetatuz, beste inori ez pasatuz medikamentua eta medikuaren aholku guztiak beti kontuan hartuz. Denon artean antibiotikoen zaindari bihurtzea garrantzitsua da, antibiotikoei erresistentzia ekiditeko eta gizarte bezala antibiotiko gabe ez geratzeko.