Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Txillardegi

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa, (Antigua, Donostia, Gipuzkoa, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a), donostiar hizkuntzalari eta politikoa izan zen. Arlo askotan lan handia egina da:

Hizkuntzalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara batuaren sortzaileetako bat da. Soziolinguistika, hau da, hizkuntza eta soziologia nahasten dituen zientzian, lan asko egin zuen.

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txillardegik literaturan izan zuen garrantzia azaltzen duen bideoa.

Euskarazko nobelagintzara berritasun handiak ekarri zituen. Euskal literatura modernizatu zuela esan daiteke. Bere lan esanguratsuena Leturiaren egunkari ezkutua da.

Politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal abertzaletasunean pisu handia izan zuen. Ekin talde klandestinoko sortzaileetako bat izan zen, ETAren sorreran pisu ideologiko handia izan zuen ere. Gerora Herri Batasunan aritu zen.

Euskararen defentsan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaria izateaz gain, euskararen aldeko hainbat ekimen sortu eta bultzatu zituen. Euskal Herrian Euskaraz taldearen sortzaileetako bat izan zen, Udako Euskal Unibertsitateko kide izan zen hasieratik eta Euskaltzaindiako Euskaltzain urgazle ere izan zen.

Herri omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txillardegiren omenezko oroigarriak eta ekitaldiak