Antigua (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antigua (auzoa)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antigua (argipena)».
Antigua
Bandera de San Sebastián.svg Donostia, Euskal Herria

Antigua, Donostia. Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg

Antigua auzoaren ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 51″ N, 2° 00′ 14″ W / 43.314167°N,2.003889°W / 43.314167; -2.003889Koordenatuak: 43° 18′ 51″ N, 2° 00′ 14″ W / 43.314167°N,2.003889°W / 43.314167; -2.003889
Antigua hemen kokatua: Euskal Herria
Antigua
Antigua
Antigua hemen kokatua: Gipuzkoa
Antigua
Antigua
Antigua (Donostia) hemen kokatua: Donostia erdigunea
Antigua (Donostia)
Antigua (Donostia)
Antigua (Donostia) (Donostia erdigunea)
Altuera 7 m.

Antigua (gaztelaniaz, El Antiguo) Donostiako auzo bat da, Kontxako badiaren mendebaldean dagoena.

Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Donostiaren sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen Loretopea lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua. Komentu hura lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean ageri da. Hortik dator hiriaren Sanct Sebastianum erdal izena, gerora San Sebastian bilakatuko zena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea, eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Hala ere, XIX. mendean zuten toponimoak erdaratzeko ohituraren eskutik, Loretopeko hitza entzutean, Lorito pico edo antzekorik ulertuta, Pico del Loro hasi zitzaion deitzen gaztelaniaz.

Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean, Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokienez. Donostiatik tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi du oraindik jendeak, hiriaren erdialdera doanean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lizarriturry y Rezola, Cervezas el León, Suchard...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguatar askoren joana -eta era berean kanpotarren etorrera- ekarri badu ere, Donostiarekiko nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da (Jose Matia Calvo euskal enpresaria eta filantropoaren omenez), biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.

Azken urteotan asko zabaldu da auzoa, Ondarreta eta Benta Berri aldeak ere Antiguan sartu baitituzte. Gainera, Antiguan kokatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola eta abar.

Ondarretaren mutur batean Haizearen orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko artelan ospetsua, artelanaz gozatzeko ez ezik itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko ere jende askok baliatua.


Antigua auzoaren ikuspegi panoramikoa.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiguako pilotalekua

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hotelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Sebastian egunaren aurreko asteburua
  • San Juanen asteburua eta aurrekoa

Antiguatar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Laboaren omenezko plaka, Antiguako Alfontso XIII.aren plazan, pilotalekuaren ondoan.

Kale nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matia kalea 1945ean - Car Fondoa-Kutxa Fototeka

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antigua (Donostia) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia