Txilinporta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txilinporta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPodicipediformes
FamiliaPodicipedidae
Generoa Podiceps
Latham, 1787
Azpibanaketa
Ikusi testua.

Txilinporta edo murgil (Podiceps) podizipedidoen familiako zenbait hegaztiren izen arrunta, genero bat osatzen duena. Gorputzez ahatearen antzekoak dira, neurriz txikiagoak, 23-36 cm luze. Mokoa estua eta zorrotza dute; isatsa oso laburra eta zangoak oso atzean. Atzaparrak igerirako egokituak dituzte, zapalak eta zabalak, baina hatzak ez dituzte elkarri erantsiak. Europako mendebalean, Asiako hegoalde guztian, Afrikako hegoaldean eta Ipar Ameriketako mendebalean bizi dira. Arrainak eta intsektuak jaten dituzte batez ere. Txilinporta motarik ezagunenak hauek dira: Txiliporta txikia (Podiceps rufficollis), txiliporta lepabeltza (Podiceps caspicus) eta txiliporta lepagorria (Podiceps auritus).

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]