Tximino sudurrandi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tximino sudurrandi
Proboscis Monkey in Borneo.jpg
Iraute egoera

Arriskuan (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Primates
Familia Cercopithecidae
Generoa Nasalis
Espeziea Nasalis larvatus
Wurmb, 1787
Hedapen mapa
Nasalis larvatus range map.png

Tximino sudurrandia (Nasalis larvatus) Borneon bizi den zuhaitzetako Cercopithecoidea bat da, Nasalis generoko espezie bakarra. Haren inguruneak eskualde paduratsuak, mangladiak eta kostaldeko basoak dira eta talde mota ar heldu batek eta eme heldu talde batek osatzen dute, euren kumeekin. Gutxienez lau kideko taldeak sortzen dituzte eta gehienez ere 21 kide izaten dira. Arrak heldutasunera heldutakoan, kanpora ateratzen dira eta beste taldeak sortu, askotan oraindik bikotea aurkitu ez duten bikotegabeen taldeak. Batez ere fruituak, hostoak, haziak eta ornogabeak jaten dituzte.

Arrak handiagoak dira emeak baino: arren tamaina 66-76 cm. artean dago eta emeena, 53tik 64ra. Pisuan, arrek 16-20 kg dituzte eta emeek, 7 eta 11 artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tximino sudurrandi Aldatu lotura Wikidatan